Marsala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
123. lerroa:
[[Bandaloen Erresuma|Bandaloek]] hiria birrindu zuten K.o. V. mendean. Beranduago, Marsala anexionatu zen [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioari]]. Denboraldi honetan hiriak [[Disenteria|disenteriak]] jota egon zen, piratek arpilatuta eta [[Konstantinopla|Konstantinoplak]] ahaztuta.
[[Berbere|Berbereen]] etorrerak Granitola mendira IX. mendean, merkataritzaren eta hiriaren suspertzea ekarri zuen. Hiriak ''Marsa ʿAlī'' izen berria hartu zuen, edo ''Marsa ʿāliyy'', “Portu Handia” portu zaharraren zabaleragatik, Punta d'Algaren ondoan. Beste balizko esanahi bat ''Marsa Allāh'', izan zitekeen “ Jainkoaren Portua”. Azken teoria da Marsala ''mare salis''-etik etortzea, hau da, “gatzagak itsaso aldean” (iparraldeko kostan daudenak). Hala ere, ez daude teoria honen erreferentziarik eta irletako gatzagek, gaur egun irla bat baino ez eratzen dutenak (“Isola Lunga”) XIX. mendean egin ziren.
XI. mendetik aurrera, [[normandiar]], [[Anjou|anjouar]] eta [[Aragoiko Erresuma|aragoiar]] leinuek zonaldea menperatu zuten hurrenez hurren. Denboraldi honetan, Marsala aberastu zen merkataritzari esker, baina [[Karlos V.a Espainiakoa|Karlos V.ak]], 1575ean, agindu zuenean portua ixtea sarrazenoen erasoak ekiditzeko, oparotasunezko aldia bukatu zen. Harrez geroztik, bi mende itxaron beharko zen beste oparotasun bat etortzeko. XVIII. mendearen amaieran, John Woodhouse ingeles merkataria [[Marsala ardoa]] hasi zen esportatzen. Hiriko bizitza suspertzearekin batera azpiegiturazko lanak egin ziren, hala nola, Margitello portua. Portu honetan, hain zuzen ere, Giuseppe Garibaldi bere armadarekin 1860ko maiatzaren 11n lehorreratu zen [[Risorgimento|Italiako batasuna]] lortzeko. Maiatzaren 11n ere, baina 1943an, II. Mundu Gerran, britainiarrek bonbardatu zuten hiria. Eraso honek zibil asko hil zituen eta konponezinezko kalteak eragin ere hiriko gune historikoan. [[New York Times]]ko 13.05.1943ko egunkariak “Marsala desagertu da mapatik” jarri zuen izenburua<ref>The New York Times, New York, Thursday, 13 May 1943http://www.freerepublic.com/focus/chat/3018713/posts</ref>.
 
= Erreferentziak =