Johannes Fatio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Siamdarrei egindako ebakuntza: barne lotura zuzenketa:jaiotza
20. lerroa:
 
=== Siamdarrei egindako ebakuntza ===
[[1689]]an, [[Basilea]]n ([[Suitza]]), Johannes Fatio kirurgialari eta obstetrikalaria Elisabet eta Catherina ahizpa siamdar jaioberriak bereizten saiatu zen, eta lehenengoz [[kirurgia]] arriskutsuak arrakasta izan zuen. 200.000 jaiotzatik batean [[anai]]-[[arreba]] bikiak [[gorputz]]eko hainbat ataletatik batuta [[jaiotza|jaio]]tzen dira<ref name=aa/>.
 
Fatiok [[XVII. mendea]]n lortu zuen balentria, eta [[zorte]]a ere lagun izan zuen. Elisabet eta Catherina [[biki]] [[siamdar xifopago]]ak ziren. Mota horretako siamdarrak [[ehun]] bigunetik soilik batuta egon ohi dira eta ez dute ezinbesteko organorik partekatzen; hala, [[ebakuntza]]ren ondoren bizirik irauteko aukera askoz handiagoa dute. Elisabetek eta Catherinak [[organo]] garrantzitsu bat partekatzen zuten, baina, zorionez, erabat berrosatzeko gaitasuna duen giza gorputzeko organo bakarra zen: [[gibel]]a. Fatiok berak ez zuen esperantza handirik izango, ebakuntza hasi baino lehen ahizpa itsatsiak bataiatzeko agindua eman baitzuen, zer gerta ere. Itxura guztien kontra, bikiak onik atera ziren eta aurrerantzean bizimodu normala egin ahal izan zuten<ref name=aa/>.