Geometria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
t →‎Geometriaren historia: barne lotura zuzenketa
10. lerroa:
== Geometriaren historia ==
[[Fitxategi:Woman teaching geometry.jpg|thumb|230px|''Emakumea geometria irakasten''. [[1310]]eko grabatua, [[Euklidesen Elementuak|Euklidesen Elementuen]] inguruko erdi aroko liburu baten hasieran.]]
Ezagutzen diren geometriari buruzko lehenengo izkribuak antzinako [[Mesopotamia]]tik datoz. [[Antzinako Egipto]] eta [[Indo Haraneko Zibilizazioak|Indo Haranean]] ere geometria lantzen zen [[K. a. 3. milurtekoa]]n. Hasierako geometria aurkikuntza enpiriko pila baten batura zen eta luzera, angelu, azalera eta bolumenak kalkulatzeko erabiltzen zen. Geometriaren garapena [[eraikuntza]], esplorazioa eta [[astronomia]]rekin loturik agertzen zen gehienetan. Ezagutzen den geometria testurik zaharrena [[Egiptoar matematika]]tik datozen ''[[Ahmesen papiroa|Rhindeko Matematika Papiroa]]'' eta ''[[Moskuko matematika-papiro|Moskuko papiroa]]'', [[Babiloniar Inperioa|Babiloniako]] taula [[idazkera kuneiforme|kuneiformeak]] eta [[Indiako matematika|Indiako]] ''[[Shulba Sutras]]'' testuak dira. [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] aipagarriak dira [[Mozi]], [[Zhang Heng]] eta ''[[Matematika-artearen bederatzi kapituluak]]'' idatzi zituen [[Liu Hui]].
 
[[Euklides]]en ''[[Euklidesen Elementuak|Geometriako Elementuak]]'' ([[K. a. 300]]) geometriaren sortze-testuetatik garrantzitsuenetariko bat da. Liburu horretan geometria [[axioma]] ideal batzuen barnean kokatzen zen eta horregatik ezagutzen da [[Geometria euklidear]] moduan. Tratatu hau ez da, hala ere, [[Antzinako Grezia]]ko matematikariek geometriaren inguruan zekiten guztiaren bilduma, baizik eta sarrera bat, besterik ez.<ref>Boyer, Carl Benjamin. 1991. ''Euclid of Alexandria''.</ref> Euklidesek berak beste zortzi liburu sakonago idatzi zituen. Gainera, beste iturri batzuek diotenaren arabera, berea ez zen izan geometriaren alorreko lehenengo oinarrizko liburua.