«Göteborg»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
== Historia ==
=== Lödöse ===
Eremu hau aurrehistoriatik popuilatua izan da, [[Harri Aro]]ko asentamentuak aurkitu baitira. Gaur egungo Götenborgen aurrekaria [[Lödöse]] izan zen, [[Göta ibaia]]n 40 kilometro gora dagoena. Erdi Aroan kaia eta merkatal herria izan zen.
 
XVII mendean Suedia inperio indartsua bihurtu zen eta kokapen estrategikoa zuela ikusita [[Gustavo II.a Adolfo]] erregeak 1621 urtean Götenborg hiria sortu zuen. Horretarako diseinatzaile eta ingeniari [[herbehereak|herbeheretar]], [[alemania]]r eta [[eskozia]]rrak ekarri zituen. Hauek padura eremuak dreinatu eta hiria planifikatu zuten. Hiria beraz herbeheretarrek beren estilora eraiki zen, aurrez [[Amsterdam]], [[Jakarta|Batavia]] (Jakarta) edo [[New York|Amsterdam Berria]] (New York) egin zuten bezala. Herbeheretarrek berehala lortu zuten botere politikoa eta 1652 arte suediarrek ez zuten alkatetza eskuratzerik izan. Eskoziarrek ere indarra bazuten, negoziogizon aberats bihurtu baitziren. Mende horretan bertan harresi sendoak eraiki ziren.
 
=== Aro modernoa: Hazkuntza garaia ===
1658ko [[Roskildeko Ituna]]ren ondoren Suediak Halland probintzia daniarra eta Bohus konderri norvegiarra eskuratu zituen eta Göteborgek lasaitasun handia lortu zuen eta hazten hasi zen.
 
62.222

edits