Lapurdi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ortograf
223. lerroa:
[[1830]]etik aurrera hasi ziren Lapurdiko noble, lurjabe eta burgesak politika munduan murgiltzen, jabetza-errolda kontuan hartzen zuen hauteskunde sistema murritza aldeko zutela eta [[1848ko iraultzak|1848ko iraultzaren]] ondoren egin ziren gizaseme heldu guztiek botorako eskubidea zuten lehenengo hauteskundeak. ''Xuri'' eskuindarrak nagusitu zitzaizkien ''gorri'' ezkertiarrei. Haien artean Baionan [[Ariel (kazeta)|Ariel]] izeneko kazeta elebiduna sortu zuen [[Agosti Xaho]] zuberotar ospetsua gailendu zen, baina ez zuen diputatu kargurik lortu. Lapurdiko gizarte sare tradizionalean haustura garrantzitsuak izan ziren [[1830]]. urtetik aurrera; Baionako hiria neurri batean sendotu zen bitartean, laborari jendeak emigraziora jo behar izan zuen nekazari xeheek, guztiz pobreak, bizibidea aterako bazuten. Laurogei mila lapurtarrek utzi zuten sorterria 1830-[[1890]]. urteetan, eta Ameriketarako bidea hartu zuten horietako askok.
 
[[Fitxategi:Donibane lohizune 1895 inguruan.jpg|thumb|right|280px|<small>[[Donibane Lohizune|Donibane Lohitzune]] 1895 aldean.</small>]]
[[1848]]-[[1849]]. urteetako iraultzaldiaren ondoren, [[Frantziako Bigarren Inperioa|Frantziako Bigarren Inperioko]] aldia zabaldu zen. Ez zuten inperioa begi onez hartu Baionako hiriko burges txikiek eta Xaho bezalako errepublikarrek, baina ongi etorria egin zioten Lapurdiko eta Ipar Euskal Herriko jauntxoek, [[Jean-Baptiste Etxeberri (politikaria)|Jean-Baptiste Etxeberrik]] eta [[Jean Isidore Harizpe|Harizpe mariskalak]], behe-nafarrak biak, buru.
[[1854]]tik aurrera egin zen ospetsu Biarritzeko bainutegia, eta goi mailako turismoaren eraginez hasi zen ordu arte arrantzari guztiz loturik egon zen Lapurdiko kostaldea Lapurdiko barnealdetik bereizten.