Ehiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:37-svaghi, caccia,Taccuino Sanitatis, Casanatense 4182..jpg|thumb|280px|[[Basurde]]-ehiza, [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] ''[[tacuinum sanitatis]] casanatensis'']]
'''Ehiza''', Ipar Euskal Herrian '''ihizia''', batzuetan '''zinegetika''' ere deitua, [[gizaki]]ak animaliak atzeman eta gehienetan akabatu ere egitea helburu duen jarduera da<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=ehiza|izenburua=Ehiza|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref>. Ehizatu egiten den animaliari '''harrapakin''', '''ehizaki''' edo '''ehiza''' ere deitzen zaio. Gizakien artean, lehen helburu nagusia elikadura lortzea bazen ere, egun entretenimendutzat hartzen da, normalean [[lege]]ak antolatuta. Bereziki [[ugaztun]] eta [[hegazti]]ak ehizatzen dira.<ref>J.-L. de Waziers, ''La chasse. Fusils, chiens et gibiers'', Chasse et Pêche bilduma, [[Paris]], Flammarion, [[1967]]</ref> Harrapakinaren tamainaren arabera bi motako ehizak bereiz daitezke: [[ehiza larri]]a, tamaina handiko ehizakirako,
eta [[ehiza xehe]]a, tamaina txikiko ehizakirako. Jarduera honetan, ehiztariak [[arma]]k erabiltzen dituzte eta, zenbait motatan, beste animaliak ([[falkoneria]], [[ehiza-txakur]]rak, eta abar). [[Arrain]] bat jazarri eta harrapatu (elikatzeko ala ez) [[arrantza]] du izena, normalean ehizaren motatzat hartzen ez dena. Era berean, [[tranpa jartzea]] jarduera ezberdinentzat jotzen da eta baita [[argazkigintza|argazkiak]] ateratzeko animaliak jazartzea ere. Animali askok ere ehizaren pareko jarduera burutzen dute, [[harraparitza]] izenekoa, gehienetan harrapakina jan eta beren burua elikatzeko helburuarekin.