Bazka sare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orriaren edukiaren ordez, «Kategoria:Ekologia trofikoa» jarri da
t 85.86.247.242 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
[[Fitxategi:FoodWeb.jpg|thumb|right|280px|<center>[[Ur geza]]ko uretako eta lehorreko bazka sare bat.</center>]]
 
 
'''Bazka sarea''', '''elikadura sarea''', '''elikasarea''', '''elikatze sarea''' edo '''sare trofikoa''' (edo '''elikaduraren zikloa''') [[ekologia komunitate]] bateko elikatze loturen (zerk jaten duen zer) irudikapena da, eta ondorioz kontsumitzaile-baliabide sistematzat ere aipatzen da. Ekologoek bizi forma guztiak, handizka, [[maila trofiko]] deritzen bi multzo hauetako batean sar ditzakete: edo [[autotrofo]]etan, edo [[heterotrofo]]etan. Beren gorputzak mantentzeko, hazteko, garatzeko eta [[ugalketa|ugaltzeko]], autotrofoek [[materia organiko]]a ekoizten dute [[konposatu inorganiko|gai inorganikoetatik]] ([[mea|mineralak]] eta [[gas]]ak —hala nola [[karbono dioxido]]a— barne). [[Erreakzio kimiko]] horiek [[energia]] eskatzen dute, eta energia hori nagusiki [[eguzkia|eguzkitik]] eta gehienbat [[fotosintesi]] bidez eskuratzen da, nahiz eta oso kantitate txiki bat [[fumarola hidrotermal]]etatik eta [[ur termal]]etatik datorren. Bada gradiente bat maila trofikoen artean, atmosfera karbono iturri bakartzat duten erabateko autotrofoetatik hasita, atmosferaz besteko iturrietatik materia organikoaren zati bat eskuratzen duten organismo autotrofikoak diren [[mixotrofia|mixotrofoetatik]] igarota (halakoak dira [[landare intsektujale|landare haragijaleak]], adibidez), eta beste izaki bizidun batzuk jan behar dituzten erabateko heterotrofoetaraino. Elikasare baten barruko loturek elikatze bideak erakusten dituzte, adibidez heterotrofoek non lortzen duten materia organikoa autotrofoetatik eta beste heterotrofoetatik elikatuz. Elikasarea [[ekosistema]] bat truke sistema bateratu batekin erlazionatzen duen hainbat elikatze metodoren irudikapen sinplifikatua da. Elikatze harremanen hainbat mota daude, eta gutxi gorabehera honela bana ditzakegu: [[belarjale]]tasuna, [[haragijale]]tasuna, [[sarraskijale]]tasuna eta [[bizkarroi]]tasuna. Heterotrofoek jandako materia organikoaren zati batek, hala nola [[azukre]]ek, energia ematen du. Tamaina guztietako autotrofoak eta heterotrofoak daude, mikroskopikoetatik hasi eta hainbat tonatakoetaraino: [[zianobakterio]]etatik [[sekuoia luze]] erraldoietaraino, eta [[birus]] nahiz [[bdellovibrio]]etatik [[balea urdin]]etaraino.
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
* [[Kate trofiko]]
 
[[Kategoria:Ekologia trofikoa]]