Irlandar Boluntarioak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t barne lotura zuzenketa
1. lerroa:
[[Fitxategi:Warofindep.jpg|thumb|200px|right|Irlandar Boluntarioen omenezko monumentua, [[Dublin]].]]
 
'''Irlandar Boluntarioak''' ([[ingeles]]ez ''Irish Volunteers'', eta [[irlandako gaelera|irlanderaz]] ''Óglaigh na hÉireann'') [[1913]]an [[irlandar nazionalismo|irlandar nazionalistek]] sortutako erakunde militar bat izan zen. ''Irlandar Herri osoaren eskubide eta askatasun amankomunak ziurtatu eta matentzeko'' helburuz sortu zen<ref>[http://www.nli.ie/1916/pdf/3.1.5.pdf Irlandar Boluntarioen eraketa], Irlandako Liburutegi Nazionala, ''1916ko Altxamendua: Pertsonaiak eta Ikuspuntuak'', on-line erakusketa. {{en}}</ref>, hots, [[Home Rule (Irlanda)|Home Rule]] delako legea babestu asmoz.<ref>[http://www.nli.ie/1916/pdf/3.1.5.pdf Irlandar Boluntarioen eraketa], Irlandako Liburutegi Nazionala, ''1916ko Altxamendua: Pertsonaiak eta Ikuspuntuak'', on-line erakusketa. {{en}}</ref> Erakunde hau aurretik [[Ipar Irlanda]]n sortutako [[Ulsterko Boluntarioen Indarra|Ulstergo Boluntarioak]] erakunde militar unionistari emandako erantzuna izan zen.
 
Irlandar Boluntarioen erakundeko kideak [[Conradh na Gaeilge|Liga Gaelikoa]], [[Ancient Order of Hibernians|Antzinako Hiberniarren Ordena]], [[Sinn Féin]], eta sekretuki, [[Irlandar Anaitasun Errepublikarra]] erakundeko kide ere baziren. Azken erakunde horretako kideak Irlandar Boluntarioetan ixilean barneratu eta [[Irlandako Errepublika]] eratzeko euren helburua lortzeko Irlandar Boluntarioen erakundean esku hartu zuten.<ref>Eoin Neeson, ''1916ko Bazkoko Mitoak'', Aubane Historical Society, Cork, 2007, ISBN 978-1-903497-34-0.</ref>