Alexis de Tocqueville: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ketxus (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
barne lotura zuzenketa
7. lerroa:
[[Zuzenbide]]a ikasi eta [[1827]]an epaile postua eskuratu zuen [[Versailles]]en. [[1831]]n, gobernuaren eskaera bati jarraituz, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetara]] joango da bertako espetxe sistema aztertzeko. Bertan bi urte igaro eta bere lehenengo obra idatzi zuen: ''Estatu Batuetako espetxe sistemaz eta honen aplikazioaz Frantzian'' ([[1833]]). Era berean, AEBetako gizarte zein [[politika]] sistemak ere ikertu zituen, ''Democracy in America''([[1835]]-[[1840]]) idatziz.
 
Estatu Batuetatik itzultzean, epaile lana utzi eta politika zein lan intelektualari ekin zion. [[1838]]an ''[[Académie des sciences morales et politiques|Zientzia Moral eta Politikoen Akademia]]''-ko kide bihurtu zen. [[1839]]an bere izen bera duen herriarengatik ([[Normandia]]n) diputatu aukeratu zuten. [[1848ko iraultzak|1848ko Iraultzaren]] eta Luis Napoleonen -[[Napoleon III.a]]- estatu kolpearen ([[1851]]-[[1852]]) aurka azaldu zen. Bigarren errepublikako Kanpo Arazoetako ministro ([[1848]]) Asanblea Nazionaleko presidenteorde ([[1849]]) izan zen. Bigarren inperioaren etorrerarekin, politika utzi eta lan intelektualean zentratu zen: ''Aitzin Erregimena eta Iraultza'' ([[1856]]) bukatu gabeko obra (''Democracy in America''-rekin batera bere obra garrantzitsuena). [[1858]]an, osasun arazoengatik, Cannesen zendu zen.
 
Bere obra osoak H. G. de Beaumont-ek bildu zituen, bi tomotan, eta [[1860]] eta [[1865]]ean argitaratu. Tocquevilleren obra AEBetara eginiko bidaietan oinarritzen da, [[liberalismo]]a eta [[demokrazia]]ren defendatzaile historikotzat jotzen delarik. Horrela, kolektibismoaren aurka azaldu eta bere obra erreferentzia garrantzitsua izango da autore liberalentzat. Era berean, [[kolonialismoakolonialismo]]renaren teorikoa izan zen, bereziki [[Aljeria]]ko kasua aztertuz. Estatuaren eskuhartzearen gainetik, karitate pribatua honetsi zuen, kontserbadore estatubatuarrek behin eta berriz aipatzen dutelarik gaur egun.
 
== Lan nagusiak ==