Eider Eibar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
[[Arte eder]]retan lizentziatu zen [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]n eta animazio kurtsoak ere egin zituen [[Bartzelona]]n. Ikasketa hauek bukatu eta ondorengo lanak oso lotuak egon dira [[marrazki]]laritza munduarekin.
 
==Ilustratzaile ibilbidea==
==Ibilbidea==
[[2009]]an Eider Eibarrek eta Larraitz Zuzazok Dirudi enpresa sortu zuten; diseinu grafikoan, ilustrazioetan eta animazioan aritzen den enpresa bat hain zuzen ere. Lan esanguratsuak egin dituzte bertan, esaterako, horietako batzuk dira [[Berri Txarrak]] taldeak HARIA Tour 2012-2013 bira bukatu ostean zaleei eskainitako bideoaren grabaketa, edizioa eta postprodukzioa edota Gari abeslariaren “No Space No Time” abestiaren bideokliparen edizioa eta postprodukzioa.
 
Beste proiektuetako bat Mosu Stickers izenekoa da, haurrentzako biniloak sortzean datzana. Helburua, haurtxoen gelako paretak beraien ilustrazioekin apaintzeko aukera izatea da.
 
=== ''Gara'' egunkaria ===
''[[Gara]]'' [[egunkaria]]rekin ere lan egin du Eider Eibarrek, ''Katixa katu botaduna''ren ipuinetako marrazkiak bereak baitira. [[Peru Magdalena]] [[idazle]]ak eta Eider Eibarrek Juul saria eskuratu zuten lan horregatik.
 
Hala ere, Eider Eibar Haur eta Gazte Literaturan eginiko ilustrazioengatik da ezaguna. Idazle askoren hitzei jarri die irudia, baina 2015ean ''Barrukoa'' izeneko album mutua kaleratu zuen, lehen aldiz bakarka eginikoa, ilustrazioak soilik dituen liburua. Album honen bitartez bidaia bat kontatu nahi izan du, irudi bakoitzak istorio bat izanik. Xehetasun handiz landutako ilustrazioak dira eta bakoitzak bere izaera propioa hartzen du. Euskal Idazleen Elkartean eginiko elkarrizketan(2015) azaldutako moduan hitzik gabe kontatutako lan honek indar handia eman dio Eibarri, aurrerapauso handia suposatu baitio bakarkako lan honek.
 
==Estiloa==