Giacomo Meyerbeer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa:
[[Fitxategi: Meyerbeer at11 Weitsch.jpg|thumb|alt=|Meyerbeer, 11 urte zituela]]
'''Giacomo Meyerbeer''' (jaiotza-izena: ''Jakob Liebmann Beer''; [[Rüdersdorf]], [[1791]]eko [[irailaren 5]]a - [[Paris]], [[1864]]ko [[maiatzaren 2]]a) [[alemaniar]] musikagilea izan zen. [[Italia]]n egonaldi bat egin ondoren (1817-1824), [[Gioachino Rossini|Rossiniren]] kutsua zuten sei [[opera]] idatzi zituen; horietan arrakastatsuena ''Il crociato in Egitto'' (1824) izan zen. Geroago Parisen frantses opera erromantikoaren bultzatzaile izan zen. Opera-mota honek Erdi Aroko eta naturaz gaindiko gaietarako zaletasuna eta ikusgarritasuna zituen ezaugarri nagusiak; melodrama historikoa, alegia. [[Eugène Scribe]]k egin zion opera batzuen libretoa. Frantses operak egin zituen: ''Robert le Diable'' (1831), ''Les Huguenots'' (1836) eta ''Le Prophète ''(1849). 1842an Berlina itzuli zen, [[Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa|Frederiko-Gillermo IV.ak]] deituta, musikako zuzendari orokorra izateko. Garai hartakoa da ''Ein Feldlager in Schlesien ''(1844, ''Kanpamendua Silesian'') alemaniar opera. 1863an Parisa itzuli zen ''L´Africaine'' (1838-1865) operaren prestamenak zaintzeko, baina gaixotu eta han hil zen. Kantatak, oratorioak eta orkestrarako doinuak eta lanak ere idatzi zituen. Esan ohi da Meyerbeerrek alemaniarra duela harmonia, italiarra doinua eta erritmoa frantsesa.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}