1934ko Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
== Meatzarien iraultza Asturiasen ==
{{sakontzeko|Asturiaseko 1934ko meatzarienIraultza iraultzaAsturiasen}}
 
1934ko Iraultzan, [[Asturias]]en egoera askoz ere gogorragoa izan zen. Aldez aurretik, bat egin zuten sozialistek, anarkistek eta komunistek mugimenduari ekiteko, eta lurralde hartan benetako iraultza-egoera bizi izan zen. Hogeitalau ordutan, Asturiasko langile eta meatzariek meatzaldeetako GoardiaGuardia Zibilen koartelkuartel gehienak hartu zituzten. Okupatu ere egin zuten Trubiako arma-fabrika, [[Oviedo]], [[Avilés]] eta [[Gijón]]go meatzaldeetako langile-taldeen laguntzaz. Bitartean, langileen patruilek [[Pajaresko mendatea]] okupatu zuten gobernuak bidalitako militarren etorrerari garaiz aurre egiteko. Aldi berean, herriaren hornidurarako eta borrokalari gehiago hartzeko zerbitzuak antolatu zituzten langileen batzordeek matxinaturiko aldeetan, hiriak hartu eta gobernuak bidalitako militarrei ganoraz aurre egin ahal izateko. Halatan, langileen benetako aginte iraultzailea eratu zen Asturiasen eta gobernuaren indarrei aurre egiteko prest zegoen Estatu txiki baten antzera jardun zuten.
 
Asturiasko iraultza-saioa bultzatu zutenek ez zuten amore eman eta Gobernuak Francisco Franco jeneral eta Gerra Ministerioaren aholkulariaren eskutan utzi zuen haren errepresioa. Kolonietako tropak, beren ankerkeriak famatu zituen legionariaklegionarioak eta gudari afrikarrak, bidaltzea erabaki zuen Francok.
 
Asturiasko langileen erresistentzia gotorlekuek bi astean iraun zuten, Espainiako armadako [[elite]]-tropen aurrean. [[Errepresio]]a izugarria izan zen: milatik gora hildako, hiru milatik gora zauritu. 30.000 lagun sartu zituzten gartzelankartzelan. 1936ko uztaileko altxamenduaren saio txiki bat bezela ikusten dute gaur egun historialari askok.
 
Gerra Zibila baino lehenago urteetako gertakari ezagunenetarikoa izan zen. Nahiz eta geroago [[amnistia orokor bat egon bi aldeko partaideei, bi aldeek [[gorroto]]z eta mesfidatiz egon ziren gerra eztanda egin zuen arte. Alde batetik eskuinak ea beste aldean esker [[ideologia]]koak.