Dimitri Kabalevski: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+irudia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Дмитрий Кабалевский.jpg|220px|thumbnail|eskuinera|Dimitri Kabalevski]]
 
'''Dimitri Borissovitx Kabalevski''' ([[San Petersburgo]], [[Errusiar Inperioa]], [[1904]]ko [[abenduaren 30]]a - [[Mosku]], [[Sobietar Batasuna]], [[1987]]ko [[otsailaren 14]]a) [[musikagile]]a eta [[pedagogo]]a izan zen. Moskuko Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, [[Nikolai Miaskowski|Miaskowski]]rekin (konposizioa) eta [[Alexander Goldenweiser|Goldenweiser]]rekin (pianoa). 1939tik aurrera konposizioko irakaslea izan zen, eta 1940ko hamarkadan, hainbat artikulu idatzi zuen ''Sovietskaïa Musika'' aldizkarian. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europan zehar ibili zen pianista gisa bere lanak interpretatzen. Musika-lan ugari konposatu zituen: kontzertuak, [[ganbera-musika]], sinfoniak nahiz operak. Haren musika-lan asko musika herrikoian daude oinarrituta. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]] Estatuaren saria irabazi zuen hainbat urtetan (1946, 1949, 1951 eta 1966an) eta Herriaren Artista izendatu zuten 1963an. Lanen artean ditu: ''Haurrentzako piezak'' (1937-1938)''; 24 Preludio'' (1943); ''Shakespeareren sonetoak'' (1953); ''Leninistak'' (1959); ''Colas Breugnon'' (1938, opera) eta ''Nikita Verchinine'' (1955, opera).
 
== Erreferentziak ==