Marc Seguin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Seguin.jpg|thumb|Marc Seguin]]
'''Marc Seguin''' ([[Annonay]], [[Ardèche]], [[1786]]ko [[apirilaren 20]]a - ''[[ibidem]]'', [[1875]]eko [[otsailaren 24]]a) frantses ingeniaria izan zen. Burdinazko kableetan eskegitako zubiak eraiki zituen lehenbizikoz, eta hodien bidezko lurrun-makina edo -galdara asmatu zuen. [[Montgolfier anaiak|Joseph Montgolfier]]ren, lehen aireko globoaren asmatzailearen, iloba zen. Makinen ikerketan jardun zuen gaztetandik, anaia [[Camille Seguin|Camillerekin]] batean, eta 1822an aurkeztu zuen kableetan eskegitako zubi baterako proiektua. 1824an eraiki zuen lehena Rodano ibaiaren gainean, eta 1826an Saint-Étienne-Lyon burdinbidea eta bideko tunelak eraiki zituen.
 
1827an hodien bidezko lurrun-galdara asmatu zuen, eta 1829an makina hura erabili zuen [[George Stephenson]]ek [[Manchester-Liverpool burdinbidea|Liverpool-Manchester burdinbideko]] lehiaketa irabazteko. Ondorengo urteetan hobekuntza handiak egin zizkion bere makinari.