Saguzar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
10. lerroa:
'''Saguzarrak''' edo '''gau-enarak''' ('''Chiroptera''') [[ugaztun]] hegalariak dira. Saguzarren aurreko besoak [[hegal (argipena)|hegal]] gisa garatu dira eta horregatik hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira, planeatzeko gai diren beste batzuekin alderatuta. Hegan egiteko modua [[hegazti]]ena ez bezalakoa da, ez baitituzte besoak mugitzen, baizik eta hatzak. Hatzen artean mintz fin bat dago, [[patagio]] izenekoa. Chiroptera izena [[greziera]]tik dator: χείρ, ''txeir'', «esku», eta πτερόν, ''pteron'', «hegal».
 
Kalkulatzen da saguzarren 1.100 bat espezie daudela mundu osoan, hau da, ugaztun guztien % 20 gutxi gorabehera. Gorputzaren zati handi bat hartzen duen bihotz erraldoia dute, hegan egiteko energia ugari behar baitute. Euskal Herrian 25 espezie inguru daudela estimatzen da. Txikienek 29-33 mm. artean neurtzen dute eta 2 gramoko pisua dute; handienek berriz 1,5 metroko tamaina eta 1,2 kilogramoko pisua. Landare tropikal batzuek behar-beharrezkoa dutedituzte saguzarrak egotea, eurensaguzarrak haziakdirelako hedatzekolandare moduhoriek bakarraberen eurekhaziak hedatzeahedatzeko delakoduten bide bakarra.
 
== Bizitokia ==
 
Bizitokiak saguzar espezieen arabera aldatzen dira. Hiru portaera nagusitzen dira: urte osoan [[haitzulo|leizeetan]] bizi direnak (''haitzulotarrak''), urteko garai batzuk soilik pasatzen dituztenak kobazuloan (''erdi-haitzulotarrak'') eta urte osoan zehar kanpoan bizi direnak (''kanpozaleak'').