Erromantizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
bandalismoa desegin
1. lerroa:
[[Fitxategi:Caspar David Friedrich - Der Wanderer über dem Nebelmeer.jpg|thumb|right|280px| Caspar David Friedrich-en ''Biadaiaria laino-itsasoaren aurrean'' (Kunsthalle, [[Hanburgo]])]]
 
'''Erromantizismoa''' [[Erresuma Batua]]n eta [[Alemania]]n [[XVIII. mendea]]ren amaieran sortu eta [[XIX. mendea]]n zehar garatu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, [[Argien Garaia|Ilustrazio]] eta [[Neoklasizismo]]ko arau aristokrata, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea. Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetakoak: sentimenduaren garrantzia gailentzen da. Literaturatik abiarazitako mugimendua izan zen, XIX. mende osoa hartu zuena, baina azkenean espazio literarioa [[Errealismo (literatura)|errealismoarekin]] partekatu zuen.
 
Lehenik eta behin, jatorriz ere, edukiz bezala, aski nahasia da hitz hori. Hain zuzen ere, erromantiko hitza, jatorriz behe-latineko ''romanticus-''etik datorrena, latinezko idazkien arau estuak betetzen ez zituzten erromantze-hizkuntzan idatzitako ''roman'' (kontaketa) izenen hedaduratik hartu zen XVII. mendean, garai hartako zentzuzkotasun eta arrazoizkotasunaren arau klasikoak betetzen ez zituzten literatura-moduak izendatzeko: fantasiak, gauza bitxiek, egiak neurtzen ez zituzten gertaerek leku handia zuten literatura-moduaren izen gaizto gisa, alegia. «Eleberrietan baizik gertatzen ez direnak» aipatzeko erabiltzen zen, hitz batean esateko, «erromantiko» hitza.
 
Handik mende batera, ordea, arte- eta literatura-gustuak aldatu zirelarik, omenezko bilakatu zen «erromantiko» izatea, ingelesez hasi, eta Europako hizkuntza nagusi guztietan gero, fantasiazko gauzen, gauza irrazional, misteriozko, bitxi, malenkoniazko edo beldurgarrizkoen zale egin zenean Europan zabaltzen ari zen sentikortasun berria. Orduan azaldu ziren antzinako gaztelu gotikoak, hondoa jotako monasterioak, paisaia pintoreskoak («pinturazkoak»), bakartiak, malkarrak; eta orduan zabaldu zen, orobat, erromantikotasunaren eta [[Erdi Aroa|Erdi Aroaren]] ideia baten arteko lotura.
 
== Erromantizismoaren testuingurua ==
Garaiko aldaketa politikoekin bat eginik zetorren erromantizismoa. Horietatik aipagarriena askatasun, berdintasun eta senidetasunaren printzipioak aldarrikatu zituen [[Frantziako Iraultza]] ([[1789]]) izan zen, baina [[1770]] eta [[1830]] artean [[Europa]]ko iragan [[feudalismoa|feudalari]] behin betiko amaiera eman zion beste zenbait gertaera ere izan ziren: [[burgesia]] garatuz [[liberalismo]]aren oinarria izan zen Ingalaterrako [[Industria Iraultza]] ([[1760]]-[[1840]]); aipagarria da orobat, giza eskubideak aldarrikatuz eta gobernuan [[errepublika]] ezarriz, [[Ameriketako Iraultza]]n eman zen Independentzia Deklarazioa (1776); [[tirano|tirania]] askatasunaz ordezkatu zen, botere absolutua mugatuz eta demokrazia gobernu-eredutzat ezarriz.