Harold Kroto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t barne lotura zuzzenketa: Buckminster Fuller
5. lerroa:
1970eko hamarraldian [[mikrouhin]]en [[espektroskopia]]ko ikerketak egin zituen. [[Irrati-astronomia]] baliatuta espazioan sortzen diren molekulen ibilbideak aztertu zituen; batez ere, [[karbono]] eta [[nitrogeno]]ko kate luzeko molekulak interesatzen zitzaizkion. Krotoren ustez, kate horiek [[karbonozko izar|karbono-izar]]retan eratzen ziren, hau da, karbono ugariko izar erraldoien eguratsetan. Kroto kate horiek sortzen ziren kondizioak antzeratzeko modua bilatzen ari zen.
 
1985ean, [[Houston]]a ([[Texas]]) joan zen, Riceko Unibertsitatera. Han, bere lagun bat, [[Robert F. Curl]], Riceko beste katedradun [[Richard E. Smalley]]rekin batera, azken honek diseinatutako laser berezi bat frogatzen aritu zen, gaiak lurrun bihurtzen eta atomoen agregatu txikiak (''cluster'' direlakoak) sortzen. Karbono-clusterrak sortu zituzten [[grafito]]tik, [[helio]]rekin nahastu zituzten gero, eta hutsa egindako ganbera batean hozten utzi. Clusterrak aztertzean, karbono-kate luzeen ordez, karbono-atomoen egitura itxiak eta simetrikoak aurkitu zituzten, 60 atomokoak. Karbono-molekula berriak (C<sub>60</sub>) [[futbol-baloi]]aren antzeko egitura zuen, bai eta [[BukminsterBuckminster Fuller]] estatubatuar arkitektoaren kupula geodesikoen antza ere. Kroto eta haren lankideek ''[[bukminsterfulerenobuckminsterfulereno]]'' izena jarri zioten. Aurkikuntza horregatik, hau da, grafitoa eta [[diamante]]a ez bezalako karbono-mota berria aurkitzeagatik, Krotok, Smalleyk eta Curlek [[Kimikako Nobel Saria|Kimikako Nobel saria]] jaso zuten 1996an.
 
2002tik 2004ra bitartean, [[Royal Society of Chemistry]] erakundeko presidente izan zen.