Étienne Geoffroy Saint-Hilaire: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Geoffroy Saint Hilaire, Etienne cropped.jpg|thumb|right]]
'''Étienne Geoffroy Saint-Hilaire''' ([[Étampes]], [[1772]]ko [[apirilaren 15]]a - [[Paris]], [[1844]]ko [[ekainaren 19]]a) frantziar naturalista izan zen. ''Jardin des Plantes''eko irakasle izan zen (1793), eta han zoologia-bilduma bat egin zuen. [[Napoleon Bonaparte|Napoleonekin]] joan zen Egiptora (1798-1801) eta Kairoko Institutua sortu zuen. Haren lan guztiek funtsezko ideia bat dute oinarrian, eraketa organikoaren batasuna. Hala, teoria horri jarraituz, [[ornodun]] guztien hezurdurak badituztela berdintasunak ikusi zuen. Orobat, [[enbriologia]]ren aitzindari eta teratologia esperimentalaren sortzailea izan zen. Haren ustez ingurunearen eraginak hartara eramanda agertzen dira animalia eta landare motetan aldaerak. Bilakaeraren teoriaren aitzindaria izan zen.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/30}}