Jan van Eyck: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa:
 
== Lanak ==
Jan van Eycken hogeita hamar bat koadro gorde dira; horien artean, nabarmentzekoak dira ''[[Bildots mistikoa]]'' (1432, San Bavo katedrala, Gante), ''Gizona turbantearekin'' (1433), ''[[Arnolfini senar-emazteen erretratua]]'' (1434), ''Rolin kantzilerraren Amabirjina'' (1435, [[Louvre Museoa]], [[Paris]]), ''Van der Paele elizgizonarenkalonjearen Amabirjina'' (1436, Udal Museoa, Brujas) eta ''Margarita Van Eycken erretratua'' (1439).
 
''Bildots mistikoaren erretaula'' Jan van Eycken lan handienetako bat izateaz gainera, XV. mendeko flandriar pinturako lan nagusia izan zen. Erretaula horrek hainbat berezitasun ditu, besteak beste, neurria (3,50 x 4,61 m zabalik), eskola hartako ezaugarri nagusia neurri txikiko lanak egitea baitzen. Horrez gainera, berezia du egitura: poliptiko bat da, 20 oholez osatua, eta horietako zortzi (ertzetakoak) bi aldeetatik daude margotuta. Azkenik, aipatzekoa du ikonografia, konplexua baina oso argia, teologian jantzia zen margolari batek osatua inondik ere.
 
Deboziozko lanen artean aipatzekoak ditu ''Rolin kantzilerraren Amabirjina'' eta ''Van der Paele kalonjearen Amabirjina''. Bietan agertzen dira lan horien enkargua eman ziotenen erretratuak, errezatzen biak. Lehenengo lan horretan jarraitasun perfektuan batzen dira batetik kanpoaldea, alegia, lorategia, hiria, ibaia eta landa, eta bestetik jauregiaren barrualdea eta pertsonaiak. Bestalde, aipatzekoa da deboziozko bi lan horietan nolako maisutasunez jartzen dituen protagonista gizatiarrak eta zerutiarrak maila berean, baina irudiei heren garrantzia kendu gabe.
 
Aipagarria da, bestalde, ''Niccolò Albergati kardinalaren erretratua'' (1431-1432, [[Kunsthistorisches Museum]], [[Viena]]). Erretratu hori prestatzeko erabili zuen lehenengo marrazkia eta azkeneko bertsioa iritsi dira gaur egun arte. Hasierako marrazkian marrazkigilearen zenbait ohar ikus daitezke, koloreari buruzkoak batez ere. Garrantzi handiko agiria da, oso ondo ikus baitaiteke zirriborrotik pintura landura izaten den prozesua.
 
Gizona tt.n •b azztearekirz (1433, Londres, National Gallery) erretratuan pertsonaiak zuzen-zuzenean begiratzen dio ikusleari; lehenengo aldia zen pinturaren historian halakorik egiten zena. Zenbaiten iritziz van Eyck bera da erretratuan ageri dena, baina hipotesi hori ezin froga daiteke. Ikusleari begiratzeko teknika hori beste lan batzuetan ere erabili zuen jan van Eyckek, besteak beste, jan. de Leettzu zilargilea (1436, Viena, Kunsthistorisches Museum), Krabelrnadttn Gizona (Berlin-Dahlem Museoa) eta Margarita uan Eyck (1439, Brugge, Udal Museoa) lanetan. Gizona buruko berdearekiri erretratuan (Londres, National Gallery) pertsonaia baranda moduko baten atzean marraztu zuen van Eyckek ; bakarra du van Eyckek mota horretakoa.
 
Arreolfrni senar-emazteen erretratua (1434, Londresko National Gallery) Jan van Eyckeren lan handienetakotzat hartzen da. Ez zen mende bat pasa arte Europako iparraldean gorputz osoko mota horretako erretraturik berriz egin. Giovanni Arnolfini (Bruggen bizi izan zen merkataria) eta haren emazte Giovanna Cenami, merkatari baten alaba, dira margolan horretako pertsonaiak. Ezkontzaren ziurtagiria edo dela esan daiteke : Arnolfinik emazteari eskutik heltzen dio ezkon zina egiteko keinuaz eta besaurrea jasorik duela (fides leuata) ; keinu hori nabarmen gelditzen da, konposizioaren simetria oso zorrotza baita. Hainbat osagaik erakusten dute ospakizun hori sakratua dela : kandela piztuta dago (egun argiz izanik), Arnolfini oinutsik dago (eta emaztea ere hala dagoela dirudi, atzealdean ikusten baitira haren zapata gorriak). Sinadura, bestalde, oso berezia da, dagoen lekuagatik eta baita erredakzioagatik ere : Johannes de yeck fitithrc./1434. Alegia, lekukoaren agiri idatzia da. Sinaduraren azpian, ispilu biribil ganbil bat dago, irudiaren atzealdea zehaztasun handiz erakusten duena ; ispiluan bi lagun ikusten dira logelako atean jarrita, eta haietako bat margolaria bera da, zalantzarik gahe. Beste zenbait osagaik ere gai nagusiaren esanahia indartzen dute : zakurra, fideltasunaren ikurra ; Santa Margaritaren estatua, emankortasunaren babesle ; ispilua eta ondoko arrosarioa, Andre Mariaren araztasunaren ikur, etab.
 
== Irudi galeria ==