Viktor Kortxnoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
14. lerroa:
| lanbidea =
}}
'''Viktor Lvovitx Kortxnoi''' ([[errusiera]]z: Ви́ктор Льво́вич Корчно́й) ([[San Petersburgo|Leningrado]], [[1931]]ko [[martxoaren 23]]a) sobietar/-suitzar xake jokalaria da eta [[Nazioarteko Maisu Handia]]. [[Munduko xake txapelketa]] irabazterik lortu ez duen xakelari hoberentzat hartua da [[Paul Keres]]ekin eta [[Akiba Rubinstein]]ekin batera. Gaur egun oraindik nazioarteko txapelketetan parte hartzen du eta jardunean dabilen maisu beteranoena da. Luzaz egon zen goi mailan eta munduko 100 jokalari onenen zerrendan egon zen 2007 arte (75 urte zituen orduan). Gaur egun [[Suitza]]n bizi da eta suitzar naziotasuna du.
 
1976an [[Sobietar Batasuna|Sobietar Batasunetik]] [[Herbehereak|Herbehereetara]] ihes egin zuen. Handik gutxira bi aldiz jokatu zuen munduko xake txapelketa, 1978an eta 1981ean, eta biak galdu zituen [[Anatoli Karpov]]en aurka. Kortxnoik Sobietar Batasuna berriki utzia zuenez gero, presio politikoak tarteko, Karpoven aurkako txapelketa horiek tentsio eta polemika handikoak izan ziren.