Gabriel Aresti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
26. lerroa:
Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta [[Euskadiko Partidu Komunista|Euskadiko Alderdi Komunistaren]] inguruan ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikotako militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. Ezin eraman zezakeen Bilboko burges jeltzale erdaldunen itxurakeria eta langile [[maketo]]en giroan askoz gusturago sentitu zen. Beti unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta erasoak alde guztietatik jasan behar izan zituen: Ezkerretik "burges txikitzat" hartzen zuten bitartean, nazionalista batzuek [[españolista]] zelako zurrumurrua zabaldu zuten. Garai hartan ''eladioak'' bezala ezagutuek, [[Eusko Langileen Alkartasuna|ELA]] sindikatuko sektoreek, [[boikot]]erako deialdiak egin zituzten Arestik eta [[Oskorri]] taldeak elkarlanean egiten zituzten musika-saioen aurka. Artikulu eta gutunen bitartez, 60-70. hamarkadetako euskal intelektual nagusi guztiekin izan zuen iskanbila dialektikoren bat edo beste.
 
Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta ''poeta hiritar'' ere bai. Sarritan esan izan da, [[Bilbo|Bilbao]] hiria euskararen mapan kokatzea Arestiri zor diogula. Hain zuzen ere, 50-60. hamarkadetako Bilbo industrial hura biziki presente egon da haren lanean; bera bizi izandako langileen auzoak: [[Zorrotza]] eta [[Basurtu]]. Azken auzo horretakoa da [[Amelia Esteban]] haren emaztea, "Melitxu", [[León (Espainia)|Leondik]] etorritako familiakoa.
 
[[1975]]eko [[ekainaren 5]]ean gazte eta etorkizunez beteta hil zen, 41 urterekin [[gibel]]eko [[eritasun]]ak jota.