Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size ,  Duela 3 urte
Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen, besteak beste [[T. S. Eliot|T.S. Elliot]], [[Giovanni Boccaccio|Boccaccio]], [[James Joyce]] eta [[Bertolt Brecht|Bertold Brecht]]. Aresti, [[galizia]]r intelektual batzuen lagun mina zen eta hartu-eman estuak izan zituen Bilboko galiziar komunitatearekin, hango "Centro Gallego"-ko ohiko bezeroa izaki. Hori zela eta, [[Federico García Lorca]]k [[galiziera]]z idatzitako poemak, [[Alfonso Rodríguez Castelao|Castelaoren]] ''"Nós"'' albuma eta [[Ramón María del Valle-Inclán|Valle-Inclánen]] [[gaztelania]]zko ''"Divinas Palabras"'' euskaratu zituen. Guardia Zibilak, haren etxean egindako miaketa batean, [[James Joyce]]ren ''Ulises'' eleberri erraldoiaren itzulpen esku izkribatua konfiskatu omen zion; paper-sorta hartaz ez da ezer gehiago jakin.
 
1957an [[Euskaltzaindia]]ko urgazlelangile izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, [[euskara batu]]aren gurasoen artean koka dezakegu, [[Koldo Mitxelena]], Fr. [[Luis Villasante]] eta [[Txillardegi]] euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten ''Euskara Batuaren Kutxa'' bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatu zituela. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin.
 
Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta [[Euskadiko Partidu Komunista|Euskadiko Alderdi Komunistaren]] inguruan ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikotako militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. Ezin eraman zezakeen Bilboko burges jeltzale erdaldunen itxurakeria eta langile [[maketo]]en giroan askoz gusturago sentitu zen. Beti unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta erasoak alde guztietatik jasan behar izan zituen: Ezkerretik "burges txikitzat" hartzen zuten bitartean, nazionalista batzuek [[españolista]] zelako zurrumurrua zabaldu zuten. Garai hartan ''eladioak'' bezala ezagutuek, [[Eusko Langileen Alkartasuna|ELA]] sindikatuko sektoreek, [[boikot]]erako deialdiak egin zituzten Arestik eta [[Oskorri]] taldeak elkarlanean egiten zituzten musika-saioen aurka. Artikulu eta gutunen bitartez, 60-70. hamarkadetako euskal intelektual nagusi guztiekin izan zuen iskanbila dialektikoren bat edo beste.
Anonymous user