«Grenada»: berrikuspenen arteko aldeak

22 bytes added ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
t (clean up, replaced: {{Herrialde infotaula berria → {{Herrialde infotaula using AWB)
| oharrak=
}}
'''Grenada'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ({{lang-en|Grenada}}, {{IPA|ɡrɨˈneɪdə}} ahoskatua) [[Karibe itsasoa|Karibe itsasoko]] uharte eta herrialdea da, hegoaldeko [[Grenadinak]] uharteak herrialde honen barne ere daudelabadaudela. Herrialdeko hiriburua [[Saint George's (Grenada)|Saint George's]] da.
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Grenada-CIA WFB Map.png|thumb|left|Grenada.]]
=== Ingurune naturala ===
[[Antilla Txikiak|Antilla Txikietako]] uhartediauhartedi bat da, [[Venezuela]]ren iparraldetik 160 bat kilometrora dagoena, Karibeko itsasoaren ekialdean. Uhartean medikatemendikate batbakarra da, baso sarriezsarriz estalia. Hegoaldean ugari dira [[badia]]k, [[hondartza]]k eta portu naturalak. Bai Grenadako uhartea, bai estatua osatzen duten beste uharte txikiak [[Carriacou]] (34&nbsp;km<sup>2</sup>), [[Ronde]], eta [[Petit Martinique]] (2&nbsp;km<sup>2</sup>) sumendi jatorrikoak dira. Hala, Grenada uhartea sumendi kate batek zeharkatzen du iparretik hegora, eta mendi horietatik sortzen diren ibaiek oso lur emankorreko ibarrak eratzen dituzte. Sumendirik garaiena [[Saint Catherine]] da (840 m) eta itzalita dago aspaldi. Sumendi horietako krater batzuetan aintzirak eratu dira: Grand Étang eta Antoine dira handienak.
 
Kostaldea oso hautsia da, sartu-irten asko eta badia zabalak ditu. Horietako batean, Grand Anse izenekoan, dago hiriburua.
 
=== Klima ===
[[Klima tropikal]]a du, tenperatura epel eta beti berdinekinberetsuekin itsas haizeen eraginarengatik, eta euritsua da udan. Aldian behin, [[zikloi tropikal|urakanek]] hondamendi handiak eragiten dituzte etxebizitzetan eta lursailetan. Hezetasun handiko ingurunea izanik, oihan tropikal sarriak estaltzen du uharte osoa, nekazaritzarako luberritu diren sailetan izan ezik. Lurra oso aberatsa da, eta landaretza eta fauna oso oparoak. Haize erauntsiak izaten dira batzuetan, kalte handiak eragiten dituztenak.
 
== Historia ==
[[1498]]an [[Kristobal Kolon]]ek uhartea ikusi zuen lehenbizikoz. [[Ingalaterra|ingelesak]] uhartean kokatzeakokatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. [[1650]]ean, [[Frantzia|frantzesakfrantsesak]] Karibeko amerindiarrei uhartea erosi egin zieten uhartea. [[1783]]an, uhartea [[Britainia Handia]]ri laga zioten. [[1877]]an Britainia Handiko koroaren kolonia bihurtu zen.
 
[[1974]]an, Grenadak independentzia lortu zuen [[Commonwealth]]-en baitan jarraituz, eta [[1979]]an, ematen ari ezegonkortasun politikoaren ondorioz, [[Maurice Bishop]] buruzagi ezkertiarrak boterea lortu zuen. [[Barbados]]ek, [[Dominika]]k eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]] ez zuten begi onez ikusi Bishopen [[sozialismo]]a eta [[Kuba]]rekin zuen kooperazioa eta aldarrikaturiko ''Herri Gobernu Iraultzailea''. [[New Jewel]] boterean zegoen alderdi politikoaren fakzio komunistak, [[Bernard Coard]]rekin leiala zenak, [[estatu-kolpe|estatu kolpea]] eman zuen eta Bishop exekutatu egin zuten [[1983]]ko [[urriaren 19]]an.
 
Sei egun geroago, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] eta [[Karibe itsasoa|Karibe itsasoko]] beste sei herrialdeetako armadak Grenada inbaditu egin zuten [[Premiazko amorru bizi operazioa|premiazko amorru bizia]] zeritzanzeritzon operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta [[Kuba]]ko aholkulariak preso hartu zituzten. Hurrengo urtean, hauteskundeak egin zituzten.
 
1983-85 urteetan Estatu Batuetako armadak utzi egin zuen uhartea. 1984an hauteskundeak izan ziren, eta hala, gobernu demokratiko bat ezarri zen berriz Grenadan. Hauteskunde haietan Alderdi Nazional Berriko burua, [[Herbert Blaize]], atera zen lehen ministro. Blaizek ekonomiak gora egin zezan lortu zuen hurrengo urteetan, turismoan oinarrituta gehienbat. Urte haietan uharteko arazo nagusiak gazteen [[langabezia]], gaizkiletasunagaizkiletza eta droga trafikoa ziren. Blaize 1989an hil zen, eta Ben Jonesek (Alderdi Nazionalekoa) hartu zuen haren lekua, enpresaburuen eta lurjabe handien babesarekin.
 
1990eko martxoaren 13an, hauteskunde orokorrak egin ziren eta [[Nicholas Braithwaite]] atera zen garaile, Estatu Batuen begiko hautagaia. 1994ko datuen arabera, langabezia %30 ingurukoa zen eta emigrazio handia zegoen. Bananaren, kokoaren, zuraren eta intxaur muskatuaren nazioarteko prezioen gainbeherak bazuen zer ikusirik horretan. 1995eko martxoan eta apirilean grebak egin ziren ekonomiaren sektore nagusietan (hoteletan, eta azukre kanabera- eta kakao -sailetan). Turismoa, nekazaritzarekin batera, ekonomiaren oinarri nagusia bada ere, GranadaGrenada ez zegoen Karibeko beste uharte batzuekin lehian aritzeko moduan.
 
1995eko hauteskunde orokorretan Alderdi Berri Nazionalak irabazi zion gobernuko Kongresu Nazional Demokratikoari, eta baita 2003ko hauteskundeetan ere. 1996ko maiatzean elkarren laguntzarako hitzarmenak eta estradizioenak izenpetu zituen Estatu Batuekin, droga trafikoaren kontrako kanpainaren barruan. Apirilean, Grenada eta Kuba harremanetan hasi ziren berriro, Estatu Batuen 1983ko inbasioaz geroztik etenda baitzeuden. Lehen Ministro [[Keith Mitchel]]ek bisita ofiziala egin zuen Kubara, eta elkarren laguntzarako hitzarmena izenpetu zuen Kubako bere kidearekin. 2004. urtean [[Ivan urakana]]k izugarrizko kalteak eragin zituen Grenadan, etxeen %90 desegin zituen; hala ere, oso bizkor berregin zen.
 
== Ekonomia ==
Ekonomiaren oinarri nagusiak [[nekazaritza]] eta [[turismo]]a dira. Batez ere, [[garrazki|zitrikoak]], [[platano]]a, [[pinaburu]]a, [[azukre-kanabera|azukre kanabera]], [[kakao arbola|kakaoa]], [[kokondo|kokoa]], [[kopra]] eta [[kotoi]]a lantzen dira, [[banilla|bainila]], iltzea, intxaur muskatua eta beste bizigarri batzuez gainera.
 
Lehen sektorean, abeltzaintza, arrantza (soinberak eta oskoldunak) eta basogintza ez daude oso aurreratuta, eta nekazaritzak baino pisu gutxiago dute nazioaren ekonomian. Dagoen industria apurra nekazaritzako eta arrantzako gaiak eraldatzen dituen janari industria da. Ez dago mearik, ez energia sortzeko baliabiderik. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du nazio ekonomian. Baina langabetuen kopurua oso handia da (biztanleen heren bat), eta [[Nazio Produktu Gordina|NPGa]] Karibeko apalenetako bat da.
Anonymous user