«Bankuaren gerra»: berrikuspenen arteko aldeak

Zuzendu
(Zuzenketak)
(Zuzendu)
'''Bankuaren gerra''' (ingelesez, ''Bank War'') [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] izandako gatazka politiko-finantzarioa izen zen, 1832-1837 bitartean [[Andrew Jackson]] presidentearen agintaldian gertatua. Gatazka horretan, Jacksonen aldeko [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata|errepublikarrek (demokratek)]] eta [[Estatu Batuetako Bigarren Bankua|Estatu Batuetako Bigarren Bankuko]] finantza gizonek elkarren kontra jardun eta, ondorioz, banku hori bertan behera geratu zen, eta Andrew Jackson garaile atera. 1913 arte ez zuten lortu nazioarteko mailegari eta finantza gizonek Estatu Batuen finantzen jabetza berriz eskuratzea,<ref name="Still, 01:11'29">Still, 01:11'29"</ref> [[Erreserba Federala]] sortuz (Estatu Batuetako Hirugarren Bankua). Estatu Batuen izaeraren inguruko lehiaren aldetik, [[Thomas Jefferson|jeffersondar]] eta [[Alexander Hamilton|hamiltondar]] ikuspuntu desberdinek talka egin zuten.
 
==Aurrekariak==
[[Fitxategi:Jackson 4.jpg|thumb|Bankuari buruzko karikatura, Jacksonen erreformaren harira (1833): "Arratoiak hondoratzen den ontzitik alde egiten"]]
[[Fitxategi:JacksonAssassinationAttempt.jpg|thumb|right|Richard Lawrencek egindako Jacksonen kontrako hilketa ahalegina (1835ko koadroa)]]
===Jackson eta bankuaBankua, elkarren aurka===
Bankuaren kontrakoa zen Jackson. Estatu Batuetako Bigarren Bankua ez zen gobernuarena, pribatua baizik. [[Monopolio]]a eratzen zuelakoan, Andrew Jacksonek konstituzioaren aurkakotzat zuen, argudiatuz herritarren alde ez baizik eta finantzetako handikien talde baten onuran jokatzen, hauteskunde-kanpainetan esku hartzen eta Bankuaren aldeko legeak egiteko diputatuak erosten zituela.<ref name="Meacham, 53. or.">Meacham, 53. or.</ref> Berehala Jacksonek presidentetzatik urruntzeko kanpaina latzei egin zien aurre (bere eta emaztearen kontrako irainak ere tartean).
 
1828ko azarotik abendura bitarteko hauteskundeen lehia gogorra eta pertsonala izan zen, Jacksonek [[Henry Clay]] hautagai nazional errepublikanoa (Alderdi Errepublikanoaren fakzio batekoa) aurrean zuela. Hala ere, Jackson atera zen garaile gehiengo zabal batez., baina Bitarteanezustean, Jacksonek oso maite zuen emaztea hil baitzenzen presidente izendatu baino justu lehenago, abenduaren 22an (ofizialki bihotzekoak jota).<ref name="Meacham, 4-6. or.">Meacham, 4-6. or.</ref> Jacksonek bere etsaiei leporatu zien Rachel Donelson Jackson emaztearen heriotza, eta hilketatzat jo zuen.
 
1829 hasieratik, Jackson zen presidente, eta [[Louis McLane]] Diruzaintza Idazkari, Londresen enbaxadore-lanetan ibili eta itzuli berritan. McLanek lotura estua zuen Bankuaren presidente Nicholas Biddlerekin, baita Londreseko [[:en:Barings Bank|Barings]]ekin ere. Bada, McLane tematuta zegoen Bankua salbatzearekin, eta zirriborro bat prestatu zion Jacksoni 1832 urtearen hasieran, Bankuari garrantzi txikiko aldaketa batzuk egin eta baimenaldia (1836an bukatzekoa) berritzeko. Presidentearen Urteko Adierazpenaren zirriborro horrek, azken batean, kongresuaren baitan uzten zuen Bankuaren patua erabakitzeko ahalmena.<ref name="Meacham, 198-200. or.">Meacham, 198-200. or.</ref>