Zoe Porfirogeneta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Zoe''' ([[greziera]]z: Ζωή, ''Zōē'') ([[978]]aldean – [[1050]]eko [[ekain]]a), izengoitiz '''Porfirogeneta''', [[1028]]-1050 urteetan [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioko]] [[enperadore|enperatriza]] izan zen.
 
[[Konstantino VIII.a]]ren bigarren alaba zen. Aitak [[Erroman III.a|Erroman III.a Argirorekin]] ezkontarazi zuen. [[1028]]an enperatriz izendatu zuten. Senarrak, ordea, gorroto zuen Zoe, eta hau [[Mikel IV.a|Mikel IV.a PaflagonioPaflagoniarra]] hartu zuen amorantetzat. [[1034]]an Mikelek Erroman hilarazi zuen eta, orduan, Mikel eta Zoe ezkondu ziren. Elkarrekin egon ziren aginpidean [[1041]] arte. Zoek senarrari gustu ematearren, haren iloba [[Mikel V.a|Mikel]] izendatu zuen enperadoregai.
 
Mikel IV.a hil zenean, honen ilobak, enperadore izateko nahiaz, [[monasterio]] batean sartu nahi izan zuen Zoe. [[1042]]ko [[apirilaren 19]]an [[Konstantinopla]]ko herria [[Mikel V.a]]ren erabaki horren aurka matxinatu zen, eta Zoek bere ahizpa gaztea, [[Teodora Porfirogeneta|Teodora]], izendatu behar izan zuen enperadoregai. Bi ahizpen artean konponezinak sortu zirelarik, Zoe berriz ezkondu zen, [[Konstantino IX.a|Konstantino IX.a Monomakorekin]], eta harekin egon zen aginpidean hil zen arte.