Behinola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
34. lerroa:
Aldizkariaren lehen zenbakiko hitzaurrean jasotzen denez, ''Behinola''ren helburua Haur eta Gazte Literaturari falta zitzaion bultzada ematea zen: bultzada kritikoa.<ref>{{Cite web|url=http://www.galtzagorri.eus/behinola/dokumentuak/011.pdf|izenburua=Hitzaurrea|sartze-data=2013-12|aldizkaria=Behinola|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
 
2013ko ekainean 27. zenbakia argitaratu zen. Ordura arte, aldizkari bakoitzak abezedarioko letra bat ordezkatzen zuen. Hau da, lehen zenbakiak A hizkia eta 27 zenbakiak Z hizkia. Zenbaki bakoitzeko azala euskal ilustratzaile batek ilustratzen zuen eta aldizkari hura bere ilustrazioekin hornitzen zen. Halaber, bakoitzak zegokion letraren ilustrazioa egiten zuen Hitzaurrerakohitzaurrerako. Horrela, A hizkia izan zen [[Jokin Mitxelena]]rena, B [[Elena Odriozola]]rena, C [[Antton Olariaga]]rena, D [[Belen Lucas]]ena… eta Z [[Maite Gurrutxaga]]rena.
 
Abezedarioko azken letrara heltzean, 27. zenbakian, aro berri bati hasiera ematea erabaki zuen Galtzagorrik. 1999tik diseinu bera mantendu zuen ''Behinola''k eta hori aldatzea erabaki zen. Horregatik 28. zenbakia diseinu berrituarekin argitaratu zen. Kanpotik eta barrutik itxuraldatu den arren, aldizkariaren helburua sorrerako bera da eta Haur eta Gazte Literaturari buruzko aldizkaria izaten jarraitzen du. <ref name=":0">{{Cite web|url=http://www.galtzagorri.eus/euskara/galtzaberri/behinola-aldizkari-berritua-aurkeztuko-dugu-gaur?u=2013|izenburua=Behinola aldizkari berritua aurkeztuko dugu gaur|sartze-data=|aldizkaria=www.galtzgaorri.eus|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>