1904ko Udako Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Dominak: clean up, replaced: {{CHE|1}} → {{bandera|Suitza}} using AWB
t barne lotura zuzenketa
15. lerroa:
'''1904ko San Luiseko Olinpiar Jokoak''', esan bezala, [[Saint Louis (Missouri)|Saint Louisen]] ospatu ziren, [[1904]]an, [[Paris]]en ospatu zen aurreko edizioa bezala, Erakusketa Unibertsal batean, [[1904ko Saint Louiseko Erakusketa Unibertsala]]. Olinpiar joko hauek [[uztailaren 1|uztailak 1]] eta [[azaroaren 23|azaroak 23]] bitartean ospatu ziren. Bertan, 687 kirolarik parte hartu zuten, 681 gizon eta 6 emakumek. Hau, Aro Modernoko Olinpiar jokoen III. edizioa izan zen. Hasiera batean, III. edizio honetarako izendatutako egoitza, [[Chicago]] zen, baina San Luisengatik aldatu zen Erakusketa Unibertsala zela eta. Erakusketa honen ondorioz, antolatzaileek, olinpiar jokoetako probak lau hilabete baino gehiagotan banatu behar izan zituzten. Orotara, 13 herrialdek parte hartu zuten, 17 kirol eta 104 espezialitatetan banaturik. Antolakuntza honetan inbertitu zen dirutza gora-behera, beste herrialde batzuetatik heldu ziren kirolariak, 42 baino ez ziren izan. Antolatzaileek, ia ez zuten [[Europa]]ko herrialdeetako kirolariak konbentzitzerik lortu, ozeanoa zeharkatu eta Olinpiar Jokoetan parte hartzeko.
 
Olinpiar joko hauetan banatu ziren, lehen aldiz, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominen banaketa, froga bakoitzean sailkatutako lehen hirurentzako. Lehen aldiz sartu ziren programan [[Borroka libre olinpiar|borroka libre]]a eta [[boxeo]]a kirol olinpiko bezala.
 
San Luis hiria, [[Missouri]] estatuko hiriburua, garai hartan, hiri txiki bat zen, baina eragin handia zuena, non kotoi merkataritza biltzen zen eta merkataritza lan handia zuena. Chicago ere hautagaia izan zen olinpiar joko hauek antolatzeko, baina [[Theodore Roosevelt]] [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] presidenteak hartu zuen azken erabakia.