Aristofanes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
+wikiesanak
6. lerroa:
 
[[Sofokles]]en eta [[Euripides]]en tragedien garai berean, Aristofanesen [[komedia]]k sortu ziren Greziako antzerkian. [[Atenas]]tar burutsu horrek berrogeita lau lan inguru osatu zituen, eta horietatik hamaika iritsi dira gaur egun arte. Lan horiek osatzen dute, hain zuzen, [[Antzinako Komedia]] esaten denetik gorde den lan hilduma guztia. Hala ere, komedia idazle askoren izenak ezagutzen dira, eta horien lanen atalak ere iritsi dira gaur egun arte.
 
[[Tragedia]]ren seriotasun eta transzendentzia moralaren aurrez aurre komediaren izpiritu isekari eta satirikoa dago. Dena dela, izpiritu hori ez zen berria Greziako poesian, yambo-aren mamia horixe bera baitzen, eta ez zen berria, orobat, Atenasko antzerkian, idazle tragikoek [[drama]] [[satira|satirikoekin]] amaitzen baitzituzten beren trilogiak. Hala ere, drama horiek, gai mitologikoak ozarkeriaz eta umore handiz lantzen dituztenak, komediaren oso bestelako lanak dira.
 
Tragediak [[mito]]etatik eta tradiziotik hartzen zituen gaiak, eta ikusleak oso ondo zekien, antzezpena hasten zenetik bertatik, arazoaren sorrera eta zein izango zen arazoaren bilakaera eta amaiera. Komedian, aldiz, ikusleak ez zuen [[argumentu]]a ezagutzen, aurretik ezin antzeman zitezkeen gertaerak eta gorabeherak aurkituko zituen, eta pertsonaiak ere berriak ziren beretzat.