Euzkeldun Batzokija: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
92. lerroa:
[[1895]]eko [[abuztuaren 14]]an Espainiako Agintaritzak Sabin Arana espetxeratu egin zuen. Horretarako abiapuntu gisa salaketa partikular bat oinarritzat hartu zuten, baina azken epaia jazarpen politiko giro bete-betean etorri zen. Sabin espetxeratu eta bi astetara Euskeldun Batzokija elkartea itxiarazi zuten, bai eta elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeko gainontzeko bederatzi kideak espetxeratu ere. Gainera Euskeldun Batzokija elkarteko 100 bazkide ere prozesatu zituzten. Handik hamar egunera Bizkaitarra aldizkaria itxiarazi zuten.<ref name="Kintana 76">[[#Ki2|Kintana 2007]], Euzkadiren Aita (1865-1903). Jazarpena eta kartzela (1895-1896). Alderdi Sekretuko buru, 76-77. orr.</ref>
 
Funtsean Sabin Aranaren jazarpena bere ideia edo pentsamolde politikoearengatik izan zen: Espainiaren ohorea ''zalantzan'' jartzeagatik eta proiektu nazional alternatibo bat eskeintzeagatik, laburbilduz, ''"rebelión contra España"'' (euskaraz, Espainiaren aurkako iraultza[[matxinada]]) delitua leporatu zioten. Garai hartan abertzaleek ez zuten gatazka bortitzik sortu, aldiz beren ideiekin eta modu baketsuan espainiar nazio proiektuari aurre egin zioten. Sabin Arana sei hilabete espetxean egon eta isun ugari ordaindu behar izan zituen.<ref name="Kintana 77">[[#Ki2|Kintana 2007]], Euzkadiren Aita (1865-1903). Jazarpena eta kartzela (1895-1896). Alderdi Sekretuko buru, 76-79. orr.</ref>
 
== Erreferentziak ==