«Eritrea»: berrikuspenen arteko aldeak

9 bytes added ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
t (179.209.176.232 wikilariaren aldaketak ezabatuz, An13saBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
'''Eritrea''' [[Afrika]]ko ipar-ekialdeko estatua da. [[Itsaso Gorria]]ren bazterrean dago.
 
121.320&nbsp;km<sup>2</sup> ditu eta 5.224.000 biztanle (''eritrearrak''). Hiriburua [[Asmara]] da (400.000 biztanle). MintzatzenHizkuntza den hizkuntzanagusia [[tigrina]] da (ez dago hizkuntza ofizialik). Dirua [[nafka]] da.
 
== Etimologia ==
[[1869]]. urtean konpainia italiar batek erosi zuen Eritrea; Italiako gobernuak 1882an konpainiari eskubideak erosi zizkion, eta [[1935]]. urtean Etiopiako konkistari ekin zioten bertatik. [[1890]]ean Eritrea italiarren kolonia bihurtu zen. Eritrea ''Ekialdeko Afrika italiarreko'' sei herrialdeetako bat izan zen.
 
[[1941]]. urtean, ostearmada britainiarrakbritainiarra sartu zirenzen bertan, eta 1952. urtean Etiopia eta Eritrea federazio berean egotea erabaki zuen [[Nazio Batuen Erakundea]]k, autonomia eta berezko gobernuz hornituta betiere.
 
=== 30 urteko gerra ===
 
[[1961]]. urtean, Eritrearen Askapenerako Frontea sortu zen, Eritrearen independentziaren aldekoa, eta, 1962. urtean, [[Haile Selassie]] Etiopiako ''Negus'' edo erregeak, erantzun gisa, ''Etiopiako'' probintzia soil bihurtu zuen Eritrea.
 
[[1970]]. urtean, Eritreako milaka lagunek utzi behar izan zuten etxea eta herria, Etiopiako armadaren [[napalm]]-bonbardaketek eragindako izugarrikerietatik ihesi. 1971. urtean, bitan banatu zen Eritrearen Askatasunerako Frontea, baina, handik aurrera, Etiopiako armadak benetako gerra bati eutsi behar izan zion. [[1976]]an, Haile Selassie hil ondorengo urtean, Etiopiako militarrak nagusitu eta nolabaiteko bide negoziatua eskaini zieten Eritreako abertzaleei: autonomia eta amnistia. Baina, aldi berean, etiopiarrek inbasio bat prestatu zuten, Marokoko Hassan II.ak Mendebaldeko Saharan egin zuen bezala; ibilaldi gorriak direlakoak porrot handia izan zuen, ordea, eta, bestalde, entzungor segitzen zuten nazioartean Eritreako genozidioa salatzen ari ziren ahots guztien aurrean. 1977tik aurrera, Sobietar Batasunak eta Kubak laguntza eskaini zioten Etiopiako gobernuari eta, negoziaziorik ezean, Eritreako talde armatuek zailtasun handiak izan zituzten Etiopiako armadaren erasoei eusteko.
 
Goseak eta krisiak jo zituenzituzten Etiopia eta Eritrea, eta, [[1988]]tik aurrera, EAHF Eritrearen Askapenerako Herri Fronteak erasoari ekin eta 1991. urtean garaipena lortu zuen. 30 urtezurte (1961-1991) luzatuiraun dazuen XX. mendeko Afrikako gerra luzeenaluzeen hark, baina oraindik zalantzaz beterik dago Eritrea burujabearen etorkizuna.
 
=== Burujabetasuna ===
 
EAHFren behin-behineko gobernu berriak, nazioarteko herrialdeen eta Etiopiako gobernu berriaren onespenarekin, burujabetasunari buruzko erreferenduma deitu zuen [[1993]]ko apirilean, eta eritrearrek burujabetasunaren aldeko erabakia hartu zuten aho batez (% 99,8). 1993ko maiatzaren 28an, Nazio Batuek bereberen kideen artean onartu zuten Eritreako estatua. 1994ko otsailean, EAHF alderdi politiko bihurtu zen, Demokrazia eta Justiziarako Herri Frontea, eta oraingoz hori da dagoen alderdi bakarra. Azkeneko urteotan Eritreak lehortea eta Sudanekiko tirabirak izan ditu aurrera egiteko oztopo nagusiak. Tirabira horiek Sudanen dauden milioi erdi iheslariak aberriratzea eragotzi dute. 1995eko urrian Eritreako gobernuko buruak, Isaias Afwerki-k, armak eskaini zituen [[Khartum]]eko erregimenari aurre egingo zion edozein talderentzat. Gobernuak atzeratu egin ditu 1997rako iragarritako hauteskundeak. Biztanle gehienak behartasun gorrian bizi diren bitartean, turismoa bilakatu da diru-iturri nagusietako bat. 1999ko otsailean berriro hasi zen Etiopiarekin borrokan, mugak direla-eta. Nazioarteko Justizia Epaitegiak bi estatuen arteko mugak zehaztu zituen 2002an, baina bi estatuen arteko harremanak ez ziren hobetu.
 
== Geografia ==
Erlijioari dagokionez, kristau [[kopto]]ak eta musulmanak daude.
 
Eritrearrak bederatzi etniatan banatuta daude: [[tigrinak]], [[tigreak]], bilenak, afarrak, sahoak, kunamak, narak, hidarebak eta rashaidak. Etnia nagusiak lehenengo biak dira, tigrinak eta tigreak;: tigrinak hegoaldean bizi dira, eta tigreak, iparraldean. Etnia bakoitzak bere hizkuntza eta bere kultura ditu. Hizkuntza nagusiak bi etnia handi horienak eta [[arabiera]] dira; [[italiera]] eta [[ingeles]]a ere zabal erabiltzen dira (ingelesa, irakaskuntzan).
 
Biztanleen erdiak, gutxi gorabehera, [[kristautasun|kristauak]] dira, eta tigrina hizkuntzaz mintzatzen da; etnia hori goi-lautadanordokian bizi da. Biztanleen beste erdiak musulmanak dira, eta etnia- eta hizkuntza-talde askotan dago banatuta daude. Tigrina hizkuntza erabiltzen duten musulmanak iparraldeko kostaldean eta mendebaldeko lur behereetan bizi dira; sahoak, berriz, Mesewatik hurbil bizi dira, kostaldean. Bilena hizkuntza erabiltzen duten herri gehienak [[Keren]] aldean bizi dira; musulmanak dira, afarrak bezala, eta hego-ekialdeko kostan eta Dahlak uharteetan bizi dira. Hidarebek, ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko nomadak, beja hizkuntza erabiltzen dute, eta musulmanak dira gehienak. Narak eta kunamak hego-mendebaldean bizi dira, eta haiek ere musulmanak dira, baina hizkuntza nilotiko bat erabiltzen dute; Eritreako gainerako etniek, berriz, afro-asiar hizkuntzak erabiltzen dituzte. Aniztasun handi hori gorabehera, etnien arteko istiluak ez dira arazo handia izan Eritrean; etiopiarrei elkarrekin aurre egiteak batasun handia eman die. Estatuak, beraz, ez du batasunik ez etnian ez hizkuntzan, eta italiarren mendean egon zen garaian ezarritakoak ditu egungo mugak.
 
Biztanle gehienak [[artzaintza]]tik edo [[nekazaritza]]tik bizi dira, herrietan.
Biztanle gehienak lur garaietan bizi dira, epelagoak eta euritsuagoak baitira. Etiopiaren aurkako gerrak eta [[XX. mendea]]ren bukaerako gosete izugarriek Eritreako biztanleak lekuz aldatzera behartu ditu. Burujabetasuna lortu zuenean, biztanleriaren % 20k bizilekuz aldatu behar izan zuen; 500.000 inguru iheslari joan ziren [[Sudan]]era, 40.000 inguru Europara eta 14.000 Estatu Batuetara. Eritrearren bizi-itxaropena 50 urtekoa da.
 
Bi mediku dituzte 100.000 biztanleko. Emakumeek 5,5 seme-alaba izaten dituzte, batez beste. Biztanleen erdiak ere ez daude alfabetatuta.
 
== Ekonomia ==
2.653

edits