International Board on Books for Young People: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
110. lerroa:
OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil y Juveni) Haur eta Gazte Liburuaren Espainiako Erakundea da. IBBY (International Board on Books for Young People) erakundearen Espainiako atala da. 1982ko uztailaren 27an sortu zen formalki, INLE (Espainiako Liburuaren Institutu Nazionala) institutuaren Haur Literaturaren Batzordea desagertu zenean. OEPLI irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta haur literaturarekin eta irakurketarekin zerikusia duten mota guztietako sustapen-jarduerak egiten eta koordinatzen ditu. Horrez gain, IBBYren ordezkaria da Espainian. OEPLI lau azpiatalek osatzen dute, Espainiako lau hizkuntza ofizialek ordezkatutako atalak dira: Concejo General del Libro; ClijCat (Katalana); Galix (Galiziera); eta Galtzagorri Elkartea (Euskara).
 
Lurraldeko lau atal ditu eta jarduerak Espainiako Estatu osoan egiten ditu. Hala ere, helburu berak dituzten beste erakundeekin egindako akordioei esker, jarduera Espainiatik kanpo ere garatzen du.
 
==Sariak==