Perfect Strangers: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{USA|1}} → {{bandera|AEB}} |
|||
21. lerroa:
Bitxikeria gisa, telesaila honetan ''The Chronicle'' egunkariko egoitzan Harriette Winslow izeneko bigarren mailako eta arraza beltzeko igogailuzain ironiko emakumea agertu ohi zen. Ikusleei pertsonaia hau asko atsegin izan zitzaienez, telesaileko ekoizleek pertsonaia honen familian eta eguneroko bizitzan barneratuko zen telesaila paralelo bat sortzea erabaki zuten, honela ''[[Family Matters]]'' telesaila sortu zen.
==
[[Chicago]] hiria [[1980ko hamarkada|1980eko hamarkadaren]] bigarren erdialdean. Larry Appleton ([[Mark Linn-Baker]]) [[Wisconsin]]go udalerri batetik hirira etorri eta kazetaria izatea amets egiten duen gazte bat da, aldiz Balki Bartokomous gaztea Larryren urruneko lehengusu txikia da, Mypos izeneko [[mediterraneoa|mediterranear]] uharte batetik etorri berria den etorkina, gainera [[ingeles]]ez hala-hola moldatzen da, honi bere herrialdeko ez ohiko usadioei gehitu, eta ondorioz pertsonaia honek bere eguneroko ''amerikar ametsa'' partikularrean pasarte xelebre ugari biziko ditu.
|