Armeniera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{ARM|1}} → {{bandera|Armenia}} using AWB
No edit summary
13. lerroa:
'''Armeniera'''<ref name= euskaltzaindia>{{erreferentzia |url = http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf |izenburua = 38. araua - Munduko estatu-izenak |egilea = [[Euskaltzaindia]] |data = 2007-03-30}}</ref> (Հայերեն, ''hayeren'') [[armeniar]]rek mintzatzen duten [[indoeuropar]] hizkuntza da.
 
Hizkuntza honek baduHizkuntzak berezko [[alfabeto]]a (armeniar alfabetoa) du, Erdi Aroan [[Mesrop Mashtots]] santuak sortua.
 
Armeniera, Armenian ez ezik, [[Karabakh Garaia|Nagorno-Karabakhen]] ([[Azerbaijan]]dik ''de facto'' independentzia lortu duen eskualdea), [[Errusia]]n, [[Georgia]]n, [[Iran]]en, [[Siria]]n, [[Libano]]n, [[Irak]]en eta [[Turkia]]n ere hitz egiten da.<ref>{{en}} [http://www.britannica.com/EBchecked/topic/35305/Armenian-language «Armenian language»], ''Encyclopaedia Britannica''.</ref> [[Armeniar genozidioa]]k 1915ean eta ondoren eragindako [[diaspora]]ren eraginez, era berean, hizkuntza hau herrialde ugaritara hedatu da.
 
== Idazkera ==
24. lerroa:
 
=== Bi dialekto estandar (bi ''armeniera batu'') ===
[[V. mendea|V. mendetik]] [[XVIII. mendea|XVIII.eraino]], dialekto idatzi nagusia armeniera klasikoa izan zen (armenieraz, ''grabar'', hau da, «literaturakoa»). XIX. mendean, baina, Errusiar eta Otomandar inperioek Armenia beren artean zatitzearekin batera, bitan banatu zen idatzizko tradizioa, eta orduz geroztik, armenieraren dialekto idatzi nagusiak bi dira:
* Ekialdeko armeniera: [[Errusiar Inperioa]]n bizi ziren idazleek sortua. Armenian estatus ofiziala du, eta [[Georgia]]n eta [[Iran]]en ere erabiltzen da. Georgian hizkuntza ofizialetako bat zen Sobiet Batasunaren aldian, baina Georgiak independentzia lortuz geroztik, armeniar eta [[azerbaijan]]dar gutxiengoek oso murriztuak dituzte beren hizkuntza eskubideak. Hartara, Administrazio publikoarekiko harremanetan [[georgiera]] erabiltzera behartzen dituzte.<ref>{{en}} International Crisis Group: [http://www.crisisgroup.org/en/regions/europe/caucasus/georgia/178-georgias-armenian-and-azeri-minorities.aspx «Georgia's Armenian and Azeri Minorities»], Europe Report, 178. zenbakia, 2006ko azaroaren 22a.</ref>
* Mendebaldeko armeniera: [[Otomandar Inperioa]]n bizi ziren idazleek sortua. [[Armeniar genozidioa]]n Turkiako ekialdean hil edo migrarazi zituzten armeniarrek, hain zuzen ere, dialekto hori zerabilten beren idazkietan; beraz, mendebaldeko armeniera da erabiliena [[armeniar diaspora]]n (diasporako armeniar gehien dituzten estatuak: [[Errusia]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[Frantzia]], [[Argentina]], [[Libano]], [[Siria]], [[Iran]], [[Kanada]], [[Ukraina]], [[Grezia]] eta [[Australia]]). Jatorrizko lurraldean, gaur egungo Turkiako ekialdean, ez da hiztunik geratu, baina [[Istanbul]]en eta ingurumarietan badira mendebaldeko armeniera darabilten diasporako 70.000 armeniar.