Jesus Mari Olaizola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
16. lerroa:
Haur eta gazte literatura izan da Jesús Mari Olaizola Txilikuren esparru naturala. Bere lehen publikazioa 1982an egin zuen Zozoa eta biok liburuarekin. Bere helburua haurra entretenitzea izan denez, ez ditu deskribapen luze eta astunak erabiltzen. Bere iritziz haurra ez da aldendu arazi behar literaturatik eta horregatik bere lanek estilo zuzen, sinple eta naturala dute.<ref> [http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/txiliku basqueliterature web gunea]</ref>
== Literatura ibilbidea ==
GeneroHaur ezberdinaketa landugazte dituliteraturan bereegindako ibilbideanibilbide zeharliterarioan, genero ezberdinak landu ditu. Bere lehen lanen barruan dago euskal haur eta gazte literaturan zientzia fikzioko lehenengo nobela ''[[2061: antzinako kronikak]]'' (1990). ''[[Katixa eta Kroko]]'' (Elkar, 1992) liburuarekin errealismo kritikoaren alorra landu zuen. Handik urte batzuetara, jarraipen moduan, ''[[Katixa, Kroko eta Kokoroko]]'' (Elkar, 1997) idatzi zuen. Txilikuren bildumaren abenturak ere badu bere lekua, bereziki ''[[Indianoa ]]'' (Elkar,1993) liburuarekin, hau abenturazko nobela klasiko bat dugu.
''[[Osaba Bin Floren]]'' (Elkar, 2004) liburuarekin, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen. Liburu honek, ''[[Osaba Bin Floren]]''en ipuinak jasotzen ditu, hauek lehenengo Euskaldunon Egunkarian publikatu zituen eta hau itxi ondoren Berrian. Liburuan kontatzen diren istorioak lotuta daude kate moduan. <ref> [http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/txiliku basqueliterature web gunea]</ref>
== Lanak ==