«Burdinola»: berrikuspenen arteko aldeak

1.835 bytes added ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
Burdinolek [[foru]]a izan zuten historian zehar. Foru horrek eskubide eta erraztasunak ematen zituen olagizonentzat, bai burdinoletarako egurikatza lortzeko eta bai burdinola berriak eraikitzeko. Halaber, erraztasunak meategietan lanerako behar zituzten sailak erabiltzeko. Liskarrik edo eztabaidarik sortzen zenerako bazen autoritate bat: Burdinoletako Alkatea zeritzana.
 
== Burdinolak Aro Modernoan ==
== Tiraderak ==
Tiraderak burdinola txikiak ziren, 5 [[Arroa (masa-unitatea)|arroa]] inguruko burdin totxoak lantzen zituztenak, hauek ere uraren indarra erabiliz. <ref name="harluxet"/>
== Fanderiak ==
Fanderiak [[XVIII. mendea]]n sortu ziren burdinola mota bat izan zen. Bertan, ostean landuko zen burdin-xafla eta flaskoak sortzen ziren.
 
[[XIV. mendea]]n hasi zen uraren indarra erabiltzen, mendietatik ibai-ertzeetara mugituz burdinolak. Burdinolen urrezko garaia XVI. mendean izan zen, ontzigintza zibil eta militarraren beharrek eraginda, baina XVII. mendean euren gainbehera hasi zen, ingeles eta suediarren teknologia aurreratuagoei aurre egin ezin zietela. Beste leku batzuetan, inguruko basoen gehiegizko ustiaketak eraman zituen burdinolak desagertzera, basoekin batera burdinolek erabiltzen zuten erregaia ([[zur]]a) desagertu zelako. Dena den, azken burdinolek XIX. mendera arte iraun zuten.
== Historia ==
 
=== Aro Modernoko burdinola bereziak ===
 
=== Fanderia ===
[[XIV. mendea]]n hasi zen uraren indarra erabiltzen, mendietatik ibai-ertzeetara mugituz burdinolak. Burdinolen urrezko garaia XVI. mendean izan zen, ontzigintza zibil eta militarraren beharrek eraginda, baina XVII. mendean euren gainbehera hasi zen, ingeles eta suediarren teknologia aurreratuagoei aurre egin ezin zietela. Beste leku batzuetan, inguruko basoen gehiegizko ustiaketak eraman zituen burdinolak desagertzera, basoekin batera burdinolek erabiltzen zuten erregaia ([[zur]]a) desagertu zelako. Dena den, azken burdinolek XIX. mendera arte iraun zuten.
 
Fanderietan edo ijezketa-lantegietan burdinazko totxoak xafla bihurtzen zituzten. Hau lortu ahal izateko, burdinazko barrak bi zilindro lauren artean estutzen ziren. Horren ondoren, zilindro ildaskatu baten bidez zerrenda finetan mozten zen xafla.
 
Sistema honen asmakizuna Leonardo da Vincirekin lotzen da. Sistema geroztik garatu egin zen.
 
Iberiar penintsulan ezagutu zen lehen fanderia Durangon eraiki zen, eta 1591. urtean hasi zen lanean.
 
Oreretan 1769. urtean eraiki zen fanderia da Gipuzkoako lehen eredua. Irandako Markesaren laguntzaz egin zen eta horretarako Alemaniatik ekarri behar izan ziren langileak. Euskal Herriko Hiztegi Historiko-Geografikoan aipatzen denez, mota horretako enpresatan bakarra zen bera, erreberberozko bi labe zituena. Hori zela-eta, lana bikoiztu zitekeen. Enpresa horren garaikidea zen Egaña idazleak dio, 150.000 libra xafla baina ez zituela saltzen, eta kopuru hori astean atera zitekeenaren herena zen.
 
=== Aingurak ===
 
Aingurategiak Gipuzkoan kokatu baziren, Juan Fermin Guillisastik erakutsitako trebetasunari esker izan zen. Izan ere, honek benetako industria-espioitza egin ondoren, ainguragintzan Holandan erabiltzen zen metodoa ekarri zuen. Eta, hala, metodo hori Orioko San Pedro auzoko Arrazubia burdinolan erabili zuen.
 
Jarduera berri horren ekarpenez, armadarako aingurak egiteko enpresa sortu zen Hernanin, Urumearen eskuinaldeko ibaiertzean. Lantegi hori Fagollagan 1751. urtean hasi zen lanean. Aingurak, berriz, Urumea ibaian zehar garraiatzen ziren Donostiako Santa Katalina porturaino.
 
Aingura-enpresa izan zen tokian porlan-enpresa baten aztarnek ikus daitezke gaur egun.
 
=== Kanoien zulaketak ===
 
Kanoientzako ginbalet-lantegiak asko izango ziren, ziur asko. Mota honetako enpresa hidraulikoei buruzko ikerketa egiteke egon arren, ezagutzen dira hainbat kokagune, Deba ibarrean eta, zehatzago esateko, Arrasaten eta Elgoibarren. Horrez gain, jakin badakigu halako enpresak arma-enpresei loturik zeudela. Gertakizun horren data modernoa da, dirudienez; izan ere, idatzietan XVIII. eta XIX. mendeetako aipamenak baino ez dira egiten.
 
=== Gainbehera ===
 
XIX. mendearen hasieran burdinolak desagertzen hasi ziren eta, mendea bukatzerako, ez zen jada bakarren bat besterik gelditzen.
48.195

edits