«Burdinola»: berrikuspenen arteko aldeak

1.490 bytes added ,  Duela 4 urte
 
== Erdi Aroko burdingintza: zeharrolak ==
[[File:Bedia presa 001.png|thumb|right|350px|Presa arkuduna. Bedia]]
Zeharrolak burdinola hidraulikoak ziren, ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak. Zeharrolak burdin totxo handiak (12-15 [[Arroa (masa-unitatea)|arroa]] bitartean) lantzen zituzten burdinola handiak ziren. <ref name="harluxet"/>
 
Euskal Pirinioetako burdinola edo zeharrolen zati edo osagarri nagusiak modu honetan eraturik zeuden.
* Grabitate-presa, harlangaitzezkoa, burdinolatik ubidean gora berrehun edo mila metrora kokaturikoa.
* Presak bildutako urak, desnibel txikiko ubide estu eta luze batetik, biltegi erregulatzaile gisa balio zuen ataurrera eramaten ziren.
* Ataurre honen ondoan, eta honen maila berean, kezuraska izeneko beste biltegi txiki bat izaten zen;
* handik balbula moduko gailura, txinbora, bidaltzen zen ura;
* eta hemendik lortzen zen eskuz erruedaren edo gurpil hidraulikoaren birak aldatzea,
* gurpil hidraulikoak ardatza nagusi edo egurrezko ardatz handi baten bidez mekanikoki eragiten zuen gabia edo mailua, aldi berean.
 
Ardatz honek lau edo bost hortza handi –maisukariak– zituen erro handi batean txertatu edo sarturik, hauek altxatzen zuten gabia edo mailua beren mugimendu zirkularretan. Burdin mineralaren murrizketa egur-ikatzez egiteko, prozesu kimikoan beharrezkoa zen airea zurez eta larru tolestuz eginiko hauspo handi batez sartzen zen labean; horretarako ardatz nagusiari zuzenean erantsitako gurpil hidrauliko bidez eragiten zitzaion.
 
Labea lau hormez eratutako esparru laukizuzen bat zen; lauak ziren hiru horma, baina laugarrena labearen barru aldera ganbila edo konkorduna. hikoa zen, burdinolek tximiniarik ez edukitzea, eta, keari irteera emateko, sabaian zulo soil bat besterik ez zuen izaten.
 
== Tiraderak ==
48.195

edits