Plaza Berria (Gasteiz): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
== Historia ==
[[1781]]an, orduko alkatea zen [[Ramon Maria Urbina]]k, Alamedako markesak, gainerako udal arduradunei plaza bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zien, ''Plaza Berria'' izenaz. Izan ere, gasteiztarrentzat ''Plaza Nagusi'' bat egiteko ideia zuen, ordu arteko ''Plaza Zaharra'' (gaur egun [[Andre Maria Zuriaren plaza]]) zena ordezkatzeko.
 
<gallery mode=packed heights=150>
Irudi:Plaza Nueva - Vitoria 1.jpg|Gauez.
Irudi:Vitoria plaza españa.jpg|[[Gasteizko Udala|Gasteizko udaletxea]].
Irudi:Vitoria - Plaza Nueva 06.JPG|[[Arkupea (Gasteiz)|Arkupea]].
Irudi:Acceso a la Plaza Nueva Vitoria-Gasteiz.jpg|Sarrera.
</gallery>
 
[[1791]]an [[Justo Antonio Olagibel]] arkitektoak eraiki eta ''Plaza Berria'' izena jaso zuen, [[XIX. mendea]]ren lehenbiziko bi hamarkadetan izen horrekin ezagutu zutelarik. [[1820]]an aldiz Udalak 8 urte aurretik [[1812ko Espainiako Konstituzioa]] edo ''La Peparen Konstituzioa'' aldarrikatu zenez ''Konstituzio Plaza'' izenez berrizendatzea erabaki zuen, plaza izen horrekin [[1927]] arte mantendu zelarik.