«Durangoko bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
== 1936ko irailaren 25eko bonbardaketa ==
 
[[1936]]ko [[irailaren 25]]ean [[Gasteiz]]tik heldutako hegazkinek hainbat bonba jaurti zituzten Durangon 11:00k aldera. Bonba horietako bat [[Ezkurdi]]ko frontoirapilotalekura jausi eta bertan ziren [[Gipuzkoa]] aldeko iheslarien artean 12 hildako eta zauritu asko eragin zituen. Iheslari eta milizianoek mendekua hartu zuten: herriko kartzelara joan, presoak atera eta Santi Kurutzeko kanposantuan tiroka hil zituzten. Guztira 22 preso hil zituzten, [[uztailaren 18]]an altxatzeko prest zeuden [[errekete]]ak gehienak.
 
== 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak ==
Hegazkinak Kurutziagatik hasi ziren, goizeko eguzkia bizkarrean helburuak argiago ikusteko. Kurutziaga kalean, 34, 36, 38 eta 40. zenbakidun etxeak zeharo hondatu ziren. Kurutziagako gurutze zaharra ere apurtuta geratu zen.
 
Bonbak [[Jesuiten San Jose eliza]]renelizaren gainera ere jausi ziren: lau horma eta aldare nagusia besterik ez zen geratu. Meza zen; [[Rafael Villalabeitia]] abadea, ostien kopa eskuan, komunioa ematen ari omen zen mezamutila alboan zuela, eta [[Kirikiño Batailoi]]ko [[gudari]] bat ari zen memento hartan jauna hartzen. Elizaren babespean zeudela sinestuta zeuden: elizaren sabaia, arkuak, habeak, koroa, organoa, koloretako beirateak... dena gainera etorri eta gero, hondakinen azpitik 50 bat atera zituzten hilda, emakumeak asko, baina gudariak ere bai, bertan meza entzuten zeuden 18 gudari hil zirelako.
[[Andra Mari eliza]]nelizan ere meza zen. [[Carlos Morilla]] abade asturiarra ari zen meza ematen, eta bertan hilgo zen. Sagaratzearen mementoa zen, kaliza gora zuela erori zen sabaia koroarekin eta horma batzuekin batera abadearen eta jendearen gainera.
Andra Mariko arkupean merkatua zen, eta haren gainera ere jausi ziren bonbak.
[[Santa Susana komentua]]nkomentuan 11 moja agustindar hil ziren, eta haientzat lanean zebilen neska bat ere bai, mojak bertako txabola barruan babestu eta lehergailuetako batek haraxe jo zuelarik.
Komentuaren alboko etxeak ere erdi hondaturik geratu ziren, teilatu hondatu eta horma kaltetuekin.
Arratsaldeko bonbardaketa honetan kanposantura daraman zeharkalea bonbardatu zuten batez ere. Jendea hiltzeko leku aproposa suertatu zen, jende ugari zebilelako kanposantu eta ospitale artean goizeko bonbardaketaren ostean.
Savoia S-81 hegazkinen bonbardaketa izan zen: 50 kiloko 36 lehergailu bota zituzten eta 100 kiloko 22. Hegazkin astunetatik hiruk tren geltokia izan zuten helburu: 100 kiloko 13 lehergailu, 50 kiloko 20 eta 15 kiloko su-eragile 56 bota zituzten hara. [[FerrocarrilesEusko VascongadosTrenbideak]] enpresaren tailerrak eta hainbat bagoi suak hartuta geratu ziren.
Oraingoan ehiza-hegazkinak 33 izan omen ziren, informe frankisten arabera, eta hiritik ihesean zihoan jendea metrailatzen eta esku bonbak jaurtiz jardun ziren luzaroan Durango inguruko auzo eta landetan, Montorreta, San Roke, Landakon barrena. Defentsa gabeziaz baliaturik, hegazkinetatik metraileten munizioaren kaxak ere bota omen zituzten jendearen gainera.
== 1937ko apirilaren 4ko bonbardaketa ==
 
1937ko [[apirilaren 4a4]]nean beste bonbardaketa bat izan zen. Durango ia hutsik zegoen ordurako. Durangoren kontrako bonbardaketak apirilaren 26ra arte mantendu ziren. [[Apirilaren 26]]an Aviazione Legionariak hasieran eta [[Condor Legioa]]k ondoren Gernika bonbardatu zuen.
 
== Durango eta Gernika ==
Durangoko bonbardaketa Bizkaiaren kontrako erasoaldiaren planifikazioaren barruan egindako erasoa izan zen. “[[Ejercito del Norte]]” delakoaren komandante [[Emilio Mola]] jeneralak erasoaldirako planak zehazten hasi zenerako zeregin behinena eman zion aireko erasoei. Mola jeneralak herritarrei propaganda orriak airetik bota zizkien errendizioa eskatzen, bestela, Bizkaia birrinduko zuela agindu zuen, “horretarako bitarteko nahikoak zituela”
 
Bizkiaren kontrako erasoaldiaren planifikazioan Emilio Mola, [[Brigadas de Navarra]]ren komandante [[Juan Vigon]] eta [[Aire Armada frankista]]ren buru [[Alfredo Kidelan]]ekin batera, alemanek ere parte hartze zuzena izan zuten. [[Wolfram von Richthofen]]ek eta ''[[Legion Condor]]'' zelakoaren logistika zerbitzuek egin zuten aire erasoen planifikazio teknikoa. Han zen [[Hugo Sperrle Sander]] ere, Legion Condor-ko komandantea. Bai eta [[Velani]] aire jeneral italiarra ere, armada italiarra berrantolatzen zen artean Gasteizera etorri zena.
Erasoaldia eta bonbardaketak agintari espainolek proposatu zituzten, alemanek zehaztu zuten planifikazio teknikoa eta Wolfram von Richthofenen hitzez, Condor Legioarekiko “subordinazio lagunkoian” ari zen [[Aviazione Legionaria]] italiarrak egin zuen bonbardaketa, Soriako eta Logroñoko airedromoetatik abiaturiko hegazkinez.
 
Operazioarako agindua “U.Marelli” izenez sinatu zen. Marelli hau Aviazione Legionaria-ko [[Ferdinando Raffaelli]] koronela zen, 21. bonbardaketa-eskuadradko komandantea. 24. eskuadrako burua I[[ginioIginio Mencarelli]] zen. Eskuadrila haiek saguzarra zuten izen eta sinbolotzat, ''Pipistrelli'' deitzen ziren eta hegazkinen buztanean saguzar zuriz pintatua zeramaten zirkulu beltzaren barruan.
Materiala ere elkarlanekoa zen. Durangon bota zituzten 100 kiloko bonbak italiarrak ziren eta 50 kilokoak alemanak.
Bizkaiaren aurkako erasoaldian, [[Manuel Aznar]] kazetari frankistaren arabera, 50.000 soldadu eta 500 edo 700 hegazkinek hartu zuten parte.
 
[[Espainiako Gerra zibilaZibila]] eta Durangoko bonbardaketa ulertzeko Emilio Mola eta enparauak nondik zetozen jakin behar da. [[Maroko]] aldean [[Mohamed Abdelkrim]] eta bere arrifarren aurka Armada espainolak erabilitako metodoak espainolen arteko borrokara ekarri besterik ez zuen egin.
 
Izua zabaltzea zen Emilio Molaren helburua gerra hasieratik. Hitzez hitz esan zien [[Nafarroa]]ko alkateei 1936ko uztailaren 19an: ''“Hay que sembrar el terror. Hay de dejar sensación de dominio eliminando sin escrúpulos ni vacilacion a los que no piensen como nosotros”''.
== Bertsioak eta isiltasuna ==
 
[[Eusko Jaurlaritza|Euskadiko Gobernuak]] bonbardaketaren berri eman zuen munduan zehar. Emandako bertsioa nahiko egiatia zela egiaztatu da denborarekin, puntu batean ezik, Durangoko bonbaketariak ez zirela alemanak, baizik eta italiarrak.
 
Frankisten aldetik, [[Gonzalo Queipo de Llano]] jeneralak, Radio Sevillatik, horrela azaldu zuen Durangon gertatutakoa: ''“Nuestroa aviones bombardearon objetivos militaren en Durango, y más tarde los comunistas y socialistan encerraron a los curas y monjas en las iglesias, asesinandolos a balazos sin piedad y quemando despues las iglesias”''.
[[Apirilaren 8]]an, [[George L.Steer]] egon zen Durangon eta lehenengo “[[Times]]” egunkarian eta gero “[[The Three of Gernika]]” liburuan honela idatzi zuen: “Populazio zibilaren kontrako bonbardaketarik ikaragarriena izan zen memento hartara arte, gizadiaren historian ez zen halakorik gertatu 1937ko martxoaren 31 hartara arte”.
 
[[Maiatzaren 17a17]]nan, [[Jose de ArtecheArtetxe]] idazlea, jeltzale ohia, erreketeekin sartu zen Durangora eta ospitaleko erizain baten ahotik entzun zuen bonbardaketaz. Munduaren amaiera ematen zuela esan zion erizainak. Eta hildako gehienak eskumakoak zirela...
 
[[Claude G.Bowers]], Ameriketako Estatu Batuetako kontsularen memorietan: “Gero Durangoko herri txikiaren martirioa gertatu zen, 1937ko martxoaren 31n, populazio zuriaren kontra ezagutzen den bonbardaketarik izugarriena munduaren historian”.
 
Gogoratu behar da ordurako italiarrek populazio beltzaren kontra [[Abisinia]]n aire eraso eta sarraski gogorrak eginak zituztela. [[1935]]eko [[abenduaren 22a22]]nan, 8.000 soldadu [[etiopia]]rrek [[Adi Quala]] inguratu zutenean, italiarrek hegazkin-bonbardaketa latza egin zieten, [[iperita]] edo [[mostazaziape-gasagas]]a jaurtiz.
 
Bando nazionalaren bozeramaile eta hisotriagileen joera nagusia gertaerak minimizatzea izan zen. Manuel Aznar, Juan Vigon, [[Jesus Salas Larrazabal]] eta halakoentzat Durangon ez zen ia ezer gertatu. Ezer egin bazuten, gune militarren kontrako erasoa izan zen, eta gainerako guztia propaganda gorria litzateke. [[Ricardo de la Cierva]]k, esate baterako, 1970 urtean esan zuen Gernikan 12 pertsona baizik ez zirela hil.