Autrigoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
gg
t 195.16.128.98 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Syum90 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Autrigones.jpg|400px|thumb|right|Autrigoi tribuaren hedapena]]
 
'''Autrigoiak'''<ref>{{Erreferentzia|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2015-1-30|izenburua=174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak|url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0174.pdf|orrialdea=3}}</ref> [[tribu]] aurrehistoriko bat izan zen. [[Antzinako Erroma|Antzinako erromatarrek]] [[Hispania]] deitutako lurraldeko iparraldean aurkitu zuten tribuetako bat osatzen zuten, [[kantabriar (antzinako herria)|kantabriar]] eta [[karistiar]] tribuen artean kokatuak, gaur egungo [[Kantabria]]ko ekialdean, [[Burgosko probintzia|Burgosko]] ipar-ekialdean, [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Enkarterri]]an, [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxako]] ipar mendebaldeko mutur batean eta [[Araba]]ko mendebaldean.
 
== Eremua ==
Zaila da esatea lurralde haren mugak zehazki zein ziren, alde batetik informazio-iturrien ezagatik eta bestetik tribuen [[muga (argipena)|mugak]] aldatuz joaten zirelako zirelako, gerren eta beste hainbat kausen eraginez. Erromatar konkistatzaileen izkribuak dira gure informazio-iturri ia bakarra: [[k. a. 76]]an [[Tito Livio]]k lehendabizikoz aipatu zuen, Sertoriok Hispanian egiten ari zen borrokak azaltzear.<ref name= UCM>{{erreferentzia|izena1=J.|abizena1= Santos|izena2= A. |abizena2=Emborujo |izena3= E. |abizena3=Ortiz de Urbina|izenburua=Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos|aldizkaria=UCM|url=http://revistas.ucm.es/ghi/11316993/articulos/CMPL9292120449A.PDF}}</ref> [[Estrabon]]en ''Geographica''n ez dira agertzen (batzuen ustez ''allotrigi'' deitzen zituen arren<ref> III. liburua, 3. liburukia, 7. orr. ''allotrigi'' greziar hitza erabili zuen, "arrotzak" esan nahi zuena</ref>). Beste historialariek, [[Ponponio Mela]] edo [[Plinio Zaharra]], barnealdean kokatzen dituzte, [[Burgosko probintzia|Burgosko]] iparraldean ([[Briviesca]] aldean). [[77]]. urtean, Plinio Zaharrak autrigoien hamar hirien artean [[Monasterio de Rodilla]] edo ''Tritium Autrigonum'' eta Briviesca edo ''[[Virovesca]]'' autrigoien hiriburua zerrendatzen zituen. [[Klaudio Ptolomeo]]k berriz, [[Asón]] eta [[Nerbioi]] ibaien artean kokatzen zuen<ref name= UCM />.
 
Bere hiri nagusiak honako hauek ziren: ''[[Uxama Barca]]'' (gaurko [[Osma (Gaubea)|Osma]]); ''[[Virovesca]]'' (oraingo [[Briviesca]] baita ere ''Viruesca'', ''Virdubesca'', ''Vuruesca'' Klaudio Ptolomeok deitua edota ''Virivesca'' [[Plinio Zaharra]]k deitua); ''Segisamunolum'' (gaurko [[Burgosko probintzia|Burgosko]] [[Cerezo de Río Tirón]], [[Zaragoza]]tik [[Astorga]]raino [[Ab Asturica Burdigalam|galtzadan]]); ''[[Tritium Autrigonum]]'' ([[barduliar]], [[karistiar]] eta autrigoien arteko mugan); eta kosta partean, [[samaniar]] autrigoien ''Portus Ammanus'' (geroko ''[[Flaviobriga]]'' erromatarra). ''Flaviobriga''ren - Klaudio Ptolomeoren ustez, autrigoien hiriburua- kokapena ere eztabaidatua izan da, gehienek gaurko [[Castro Urdiales]] dela uste dute baina batzuk [[Bilbo]] edo [[Portugalete]] izan daitekeela esan dute. Arkeologiak Castro Urdialesen alde egiten du.<ref>{{erreferentzia|abizena= Fortea Pérez |izena= José Ignacio |izenburua= Transiciones: Castro Urdiales y las Cuatro Villas de la Costa de la Mar en la historia |orrialdea= 28-30 |argitaletxea= [[Kantabriako Unibertsitatea]] |urtea= 2002 | ISBN =978-84-8102-297-1}}</ref> Ondorio gisa esan dezakegu autrigoiek hegoaldean [[turmodigo]]ak eta [[beroi]]ak, ekialdean [[karistiar]]rak eta [[conisco]] [[Kantabriar (antzinako herria)|kantabriarrak]] mendebaldean zituela<ref name= UCM />.
 
== Jatorria ==
Zenbait adituen ustez autrigoiak [[zelta]]k ziren. Onomastikaren aldetik, ''Uxama'' Barca edo ''-briga'' atzizkia zuten toponimoak zeltak dira aditu hauen arabera.<ref>{{erreferentzia|url= http://www.enciclopedia-aragonesa.com/voz.asp?voz_id=7079 |izenburua= Indoeuropeización| entziklopedia= Gran Enciclopedia Aragonesa OnLine}}</ref> Gainera, [[Nerbioi]] edo Burzako bezalako toponimoek, antroponimoek, aztarna arkeologikoek (tresnak, armak, ontziak, gotorlekuak, hilobiak) teoria berresten dituzte,<ref>{{erreferentzia|izena=Martín|abizena= Almagro Gorbea|url=http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/munibe/aa/200502345364.pdf |izenburua= Etnogénesis del País Vasco: De los antiguos mitos a la investigación actual|bilduma= Euskomedia|argitaletxea=[[Eusko Ikaskuntza]]}}</ref> [[kastroen kultura]]ren garaian eskualdean lekukotu eta bertoko biztanleak bereganatu zituztenak.
 
Beste hainbat adituak ordea autrigoiak [[barduliar]], beroi eta karistiar bezala [[aitzineuskara]]z mintzo zirela uste dute, eta hori bai, beste tribu euskaldunak antzera populazio [[indoeuropar]]ren eragina izan zutela. Honen aldeko froga nagusia autrigoi tribuaren lurraldeko euskal toponimia trinkoa dago, eta antzinako zenbait onomastika, baina baita beste hainbat ezaugarri kulturalak ere<ref>http://www.errenteria.net/es/ficheros/40_2717es.pdf</ref>. Azken finean, autrigoi eta gainontzeko euskal tribuen "euskalduntasunaren" inguruko eztabaidan zenbait historialariek bultzatutako [[baskonizazio berantiarra|baskonizazio berantiar]] delako teoria dago.
Teoria honen arabera, [[Goi Erdi Aroa]]n eta lehenago ere, autrigoiak baskoiek baztertuak edo bereganatuak zirela baina ziur asko herri kideen arteko izen lekualdaketa baino ez zen, lekualdaketaren ondorio nagusia gertuko karistiarren izenaren desagerpena eta autrigoien lurra Bardulia izena hartzea izanda<ref>{{erreferentzia|izena1=Ildefonso|abizena1=Gurrutxaga|egile1-lotura=Ildefonso Gurrutxaga|url= http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/congresos/07217221.pdf |izenburua= Localización de algunas ciudades várdulas citadas por Mela y Ptolomeo|bilduma= Euskomedia|argitaletxea=[[Eusko Ikaskuntza]]}}</ref>.
 
Historialariek [[kantabri]]arrekin, [[zeltiberiar]]rekin edo [[baskoi]]ekin lotura zuten eztabaidatzen dituzte. Lehenengo aburuak ez dauka euskarri handirik, kantabriarren erasoa autrigoi eta [[turmodigo]]en kontra [[Kantabriar Gerrak|Kantabriatarren Gudak]] hasi zuelako [[K. a. 29]]. urtean.
Autrigoiak, gertuko tribuak bezala, azaletik erromatartuak ziren, nahiz eta teoria orain dudakoa izan, ''[[Flaviobriga]]'' [[Iruña-Veleia]] edo ''[[Oiasso]]'' bezalako aztarnategiak miatuta. Ziurrenik gertuko [[Iruña-Veleia]]ko testuetan agertutako [[aitzineuskara]]z hitz egiten zuten. Nahiz eta batzuen ustez tribua [[aitzinindoeuropar]]ra izan, gehienek izatez [[zelta]]k zirela uste dute: justu [[Bavaria]]-[[Bohemia]]tik etorritako lehenengo [[Hallstatt kultura]]ren hedapenaren zati bat.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Autrigoiak| ]]