Akitaniar (antzinako herria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
rrrrrrrrrrrrrrrrrreeeere
t 195.16.128.98 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Marklar2007 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Aquitani.png|thumb|350px|right|Akitaniar herrien kokapena, gorriz aurreindoparrak, urdinez zeltiarrak.]]
'''Akitaniarrak''' ({{lang-la|aquitani}}) edo '''iberoakitaniarrak''', batzuetan '''aurreeuskaldunak''' ere deituak
<ref>Azken hitz honek arkeologoek erabilia da [[Pirinioak|Pirinioetako]] alde bitan zeuden biztanle guztiak izendatzeko, adibidez: [http://www.archeolandes.com/documents/m2fer.pdf Marie-Véronique Bilbao, ''Practiques funéraires au Premier Age du Fer'']</ref>, [[Antzinako Erroma|erromatarren]] etorreraren aurretik Mendebaldeko [[Pirinioak|Pirinioetan]], [[Garona]]ren ezkerraldeko ertzea eta [[ozeano Atlantikoa]]ren artean bizi ziren antzinako herri multzoa ziren<ref name= antzina>[http://oc.land.free.fr/textes.htm Textes des Anciens sur Aquitania]</ref>.
 
Egungo [[Gaskoinia]] eta [[Ipar Euskal Herria]]n bizi ziren herriak ez ziren [[galia]]rrak, [[akitaniera]] bere hizkuntza [[zelta|zeltiarra]] ez zelako. [[Estrabon]]ek herri hauek bereizteko etnia eta hizkuntza baino ez zuen erabili: horrexegatik adituek galiar herriekin baino erromatar [[Hispania]]ko herriekin senidetzen dituzte.<ref name="Rohlfs">{{erreferentzia |izena=Gerhard |abizena= Rohlfs |izenburua=Le Gascon : Études de philologie pyrénéenne |argitaletxea=Verlag Max Niemeyer |urtea=1977 |isbn=978-3-484-52025-7 |orrialdeak=252 }}</ref>. Bere jainkoen eta hilobi-aztarnetan agertutako [[epigrafia]]k egungo [[euskara]]ren antzekoak direnez, hainbat filologo eta hizkuntzalarien ustetan<ref>[[Achille Luchaire|Luchairek]] (1877) lehendabizikoz, gero [[Hugo Schuchardt|Schuchardtek]] (1923), [[Wilhelm Meyer-Lübke|Meyer-Lübkek]] (1924) edo [[Koldo Mitxelena]]k babestuta</ref> akitaniera [[aitzineuskara]]rekin lotura estua zuen.<ref name=Trask>{{erreferentzia |izena=Larry |abizena= Trask |izenburua=The History of Basque |argitaletxea=Routledge |lekua=Londres |urtea=1996 |isbn=978-0-415-13116-2 |orrialdeak=480}}</ref>. Gainera [[toponimia]] kontuan hartuta, [[Goi Erdi Aroa]]n (III. eta XII. mendeen artean), [[Baskonia]] deituriko eskualdea egungo Gaskoinia bilakatu zen.<ref name="Rohlfs"/>
 
[[K. a. 56]] eta [[K. a. 55|55]] artean, [[Galietako gerrak|Julio Zesar Galiak konkistatu zituenean]], bere ordezkaria zen [[Publio Lizinio Kraso]]k akitaniarrak menderatu zituen.<ref>{{erreferentzia|abizena= Syme|izena= Ronald |izenburua= The Sons of Crassus |aldizkaria= Latomus|alea= 39 |urtea= 1980 |orrialdea= 403–408}}</ref> [[K. a. 27]] eta [[k. a. 28|28]] artean, akitaniarrak matxinatu ziren eta [[Agripa]]k menderatuak izan ziren. K. a. 27an [[Oktavio Augusto]] enperadoreak [[Galia Akitania]] izeneko probintzia [[Loira]] eta Pirinio artean zeuden lurraldeak administratzeko.<ref>{{erreferentzia|abizena=Caro Baroja |izena= Julio |urtea= 1985 |izenburua= Los vascones y sus vecinos|lekua=Donostia|argitaletxea= Txertoa |orrialdea= 129 | ISBN = 84-7148-136-7}}</ref>
 
== Ezaugarriak ==
Estrabon geografoaren esanetan, akitaniarrak «eta galiar arrazako herriak ez zetozen bat bai gorpuzkeragatik eta baita mintzaturiko hizkuntzagatik ere, eta [[iberiar]]ren tankera zuten». Gainera, «hogei akitaniar herri baino gehiago zenbatu dezakegu, denak ahul eta ilun».<ref name="Estrabon">{{erreferentzia |egilea=Estrabon| izenburua=Geōgraphiká |liburukia= IV |alea= II}}</ref>
 
Akitaniarrek [[abeltzaintza]] ([[ardi]]ak, [[behi]]ak eta [[zaldi]]ak) zuten bizimodua. [[Pirinioak|Pirinioetako]] biztanleek [[Iberiar penintsula]]tik [[transhumantzia]] egiteari ekin bazioten ere, Gaskoinian bizi zirenek gari-[[nekazaritza|laborantza]] ezagutzen zuten. [[Chalosse]] eskualdean, egungo [[Akize]]ren inguruan, bizi ziren [[tarbeli]]ek [[burdina]] ez ezik [[zilar]]ra eta [[urre]]a ere lantzen zituzten.
 
[[Antzinako Erroma|Erromatarrak]] iritsi baino lehen akitaniarrek ez zuten batasun politikoa, hala ere arriskua sentitzean izatezko sentimendu sendo bat zuten. [[Posidonio|Posidonio Apameakoak]]<ref>[http://www.soliferrum.com/texte/txant.html Les textes antiques]</ref> eta [[Julio Zesar]]rek<ref>[http://www.gutenberg.org/files/218/218-h/218-h.htm Julio Zesarren ''"De Bello Gallico"''] liburua honela hasten da: {{lang|la|«''Gallia est omnis divisa in partes tres, quarum unam incolunt Belgae, aliam Aquitani, tertiam qui ipsorum lingua Celtae, nostra Galli appellantur. Hi omnes lingua, institutis, legibus inter se differunt. Gallos ab Aquitanis Garumna flumen''}}».</ref><ref name= antzina/> iberiar herriekin galiarrekin baino lotura estuagoa zutela esan zuten. Ideia hauek [[euskoiberismo]] izeneko teoria sortu zuten, egun [[Pere Bosch]],<ref>{{erreferentzia|izena= Pedro |abizena= Bosch-Gimpera|izenburua= La Prehistoria de los Iberos y la Etnologia Vasca |aldizkaria= [[RIEV]]|liburukia= XVI |urtea= 1925}}</ref> [[Julio Caro Baroja|Caro Baroja]]<ref>{{erreferentzia|izena=Julio |abizena= Caro Baroja|izenburua= Observaciones sobre la hipótesis del vascoiberismo considerada desde el punto de vista Histórico |urtea= 1942}}</ref> edo [[Gerhard Bähr]]ren<ref>{{erreferentzia|izena=Gerhard |abizena= Bähr|izenburua= Baskisch und Iberisch |liburukia= 2 |bilduma= Linguistica vasca : folletos|argitaletxea= Darracq|urtea= 1948 |orrialdeak= 119}}</ref><ref name="Rohlfs"/> lanei esker erabat baztertuta dagoena.
 
[[Gerhard Rohlfs]]en ustetan, akitaniera bere hizkuntza, [[Aragoi]]ko [[Pirinioak|Pirinioetan]] erabilia, [[baskoi]] eta galiarren arteko bitartekoa zen.<ref name="Rohlfs"/><ref name= muturzikin>[http://www.muturzikin.com/EHmapa36.htm Aitzineuskara edo protoeuskararen Euskal Tribuak Rohlf-ko mapa toponimikoa]</ref> Besteek, berriz, hizkuntza biak senidetu zituzten.<ref name="Rohlfs"/><ref>{{erreferentzia|izena= Achille |abizena= Luchaire |izenburua= Études sur les idiomes pyrénéens de la région française |argitaletxea= Slatkine |lekua= Geneva |urtea= 1973}}</ref>
 
Venceslas Krutaren ustetan, akitaniar herriak berant [[zelta]]rtatuak izan ziren, agian [[k. a. III. mendea|k. a. III. mendetik]] aurrera<ref>{{erreferentzia|izena= Venceslas |abizena= Kruta |izenburua= Les Celtes, Histoire et Dictionnaire |argitaletxea= Éditions Robert Laffont |bilduma= Bouquins |lekua= Paris |urtea= 2000|ISBN =2-7028-6261-6}}</ref>.
 
== Akitaniar herri nagusiak ==
Nahiz eta eskualdea [[Novenpopulania]] edo bederatzi herriak izena hartu, herrien zenbaki zehatza ezezaguna da ([[Estrabon]]en ustetan hogei baino gehiago omen ziren<ref name="Estrabon"/>). Hona hemen nagusiak:
* [[Suburate]] ({{lang-la|Sibuzates}}?), [[Zuberoa]]n<ref name= muturzikin/><ref>[http://www.aquitaine.equipement.gouv.fr/IMG/jpg/caracteristiques_Aquitaine_romaine_cle5a9e1f.jpg Akitaniako gobernua: Antzinako Akitaniako mapa]</ref>.
* ''Oscidati''.
* ''Onesii '', hiriburua Onobriva ([[Banhèras de Luishon|Luchon]]) zutenak.
* ''Kanpanii ''.
* [[Tarbeliar]], ({{lang-la|Tarbelli}}) Chalosse eskualdean, [[Hiriburu (politika)|hiriburua]] [[Aquae Tarbellicae]] ([[Akize]]) zutenak.
* [[Garumne]], ({{lang-la|Garumni}}) [[Garona]] ibaiaren ondoan; agian [[Arango harana|Arango haranean]] eta [[Garona]] garaian, hiriburua {{lang|la|Salardunum}} (Salardú) zutena.
* [[Bigerrioi]], ({{lang-la|Bigerriones}}) [[Bigorra]]n.
* [[Beneharniar]], {{lang-la|Beneharnensis}}, [[Pirinioaurrea]]n, [[Bearno]]n.
* [[Tarusate]], ({{lang-la|Tarusati}}), egungo [[Landak|Landetako]] Tursan eskualdean, hiriburua {{lang|la|Atura}} ([[Aire-sur-l'Adour]]) zutenak.
* [[Auskiar]], ({{lang-la|Auscii}}), akitaniarren artean herri handiena eta ezagunena, Landetan, [[Gers]]en, [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantikoetan]] eta ia Gaskoinia osoan zeudenak, hiriburua {{lang|la|Illiberis}} ([[Auch|Auski]]) izanda. Batzuen ustez ''[[euskara]]'' hitza ''Auski'' herrian izan zuen erroa, baina hipotesi ez da fidatzekoa<ref>Hipotesi honen arabera, « ''enautsi'' » aditz erroa eta - « ''(k)ara'' » atzizkia lotzean «''enauskara''» hitza lortzen dugu ("berba egiteko era" esan nahi duena)</ref>.
* [[Elusate]], ({{lang-la|Elusati}}), [[Armañac]]en, hiriburua {{lang|la|[[Elusa]]}}.
* [[Laktorate]], ({{lang-la|Lactorates}}) Gaskoiniako [[Lomagne]] eskualdean zeudenak, hiriburua {{lang|la|Lactora}} ([[Lectoure]]) izanda.
* [[Sotiate]], ({{lang-la|Soziati}}), [[Condomois]] eskualdeko iparraldean eta [[Nérac]] inguruan, hiriburua {{lang|la|Sotium}} ([[Sos (Lot-et-Garona)|Sos]]) zutenak.
* [[Kokosate]], ({{lang-la|Cocosates}}), [[Akize]] eta [[Bordele]] artean zeudenak.
* [[Boiate]], ({{lang-la|Boiates}}) Landetako [[Pays de Buch]] eskualdean zeudenak, {{lang|la|Lamothe}} ([[Le Teich|Teichetik]] gertu) hiriburua izanik.
* [[Basate]], [[Gironda]]ko hego-ekialdean edo [[Bazadais]] eskualdean zeudenak (hiriburua: [[Vasats|Bazas]]).
* [[Konveniar]], ({{lang-la|Convenae}}), hiriburua {{lang|la|Lugdunum Convenarum}} ([[Saint-Bertrand-de-Comminges]]) zutenak.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda|2}}