Julia Pastrana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
| jaiotza hiria = [[Sinaloa]]
| jaiotza herrialdea = [[Mexiko]]
| heriotza data = [[1860]]ko [[martxoaren 25]]a (26 urte)
| heriotza hiria = [[Mosku]]
| heriotza herrialdea = [[ErrusiaErrusiar Inperioa]]
}}
'''Julia Pastrana''' ([[Sinaloa]], [[Mexiko]], [[1834]] - [[Mosku]], [[Errusia]], [[1860]]ko [[martxoaren 25]]a) [[Europa]]n jasaten zuen [[hipertrikosia]] erakusten ibili zen emakume [[mexikar]]ra izan zen.
16. lerroa:
[[1834]]an, [[Sinaloa]]n ([[Mexiko]]) Julia Pastrana izenez ezaguna zen emakumea jaio zen, sustrai biltzailea zen indiar [[tribu]] batean. [[Hipertrikosia]] zuen, hots, gorputz guztia ile beltzez estalita zuen. Gainera bi [[hortz]] ilara zituen eta helduaroan 137 zentimetro neurtzera baino ez zen iritsi. Medikuen bisita lehen aldiz jaso zuenean diagnostikoa bestelakoa izan zen: [[gizaki]] baten eta [[gorila]] baten arteko harreman antinaturalaren fruitu omen zen<ref name=aa>{{erreferentzia|izena= Xabier |abizena= Letona |url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2065/bizitzarik-itsusiena |izenburua= Bizitzarik itsusiena |aldizkaria=[[Argia (aldizkaria)|Argia]]|data= 2006-12-03 |postscriptum= CC-BY-SA lizentzia}}</ref>.
 
Horrelako pertsonek [[zirkozirku]]an arrakasta handia zuten garaian, norbaitek negozioaren usainari jarraituz alaba «erosi» zion Juliaren amari. 20 [[urte]]rekin zirkokozirkuko «fenomeno» moduan hasi zen lanean [[Mexiko]]n bertan, baina berehalako arrakastak [[AEB]]etara eraman zuen; «Hibrido harrigarria» moduan aurkeztu zuten.<ref name=aa></ref>.
 
[[Theodore Lent]] artisten enpresarioakenpresariak berehala ikusi zuen gazteak aukera komertzial handiak eskaintzen zituela eta urte hartan bertan, [[1854]]an berarekin ezkondu zen. Erakustaldiak eskaintzeaz gain, bere etxean tertuliak antolatzen hasi zen [[emazte]]a gai hartuta. [[Dantza]]n eta kantatzen irakatsi zion. Baina Juliak, bere aldetik, hiru hizkuntzatan idazten eta irakurtzen ikasi zuen. Irakurtzea gustatzen zitzaiola zioen, baina hain justu, ikuskizunetan erabateko analfabetoa[[analfabeto]]a bailitzan aurkezten zuten.<ref name=aa></ref>.
 
[[Europa]]n ere bira egin zuten ikuskizun berri batekin: «Munduko emakume itsusienak». Akrobaziak egiten zituen [[zaldi]] baten gainean, eta dantzan eta kantuan [[Lola Montes]] imitatzen zuen. [[1860]]an haur bat izan zuen, baina, erditzea konplikatuta, egun gutxira hil ziren ama-semeak.<ref name=aa></ref>.
 
=== Heriotza ondoren ===
Lenten anbizioak, ordea, ez zuen mugarik. Izan ere, emaztearen agonia ikusteko sarrerak saldu zituen. Hil eta gero, bi gorpuak momifikatzeko agindua eman zion [[Sukolov]] doktoreari eta [[momia]]k [[Moskuko Unibertsitatea]]ri saldu zizkion. Baina handik gutxira unibertsitateak momiak erakutsita negozioa egiten zuela jakin zuen eta, Juliaren pagotxa [[heriotzheriotza]]akk eten ez zuela ikusita, gorpuak erreklamatu zituen. Plataforma baten gainean erakusten zituen, Julia dantzari errusiar bat bezala jantzita eta haur txikia marinel jantzia zeramala.<ref name=aa></ref>.
 
[[1864]]an Lent berriro ezkondu zen. Hau ere emakume bizarduna zen eta Pastranaren [[ahizpa]] ezkutua bailitzan promozionatu zuen. Baina gutxi falta zitzaion [[enpresari]]ari burua galtzeko eta [[eroetxe]]an hil zen, bere emazteei esker irabazitako dirua errekara bota ondoren. Emazte berriak bizarra moztu, mundu hura utzi eta senarrak utzitako momiak saldu zituen.<ref name=aa></ref>.
 
Julia eta semearen arrastoak batetik bestera ibili ziren [[1976]]an [[Oslo]]ko almazen batetik lapurtu zituzten arte. Juliari jantzia kendu eta [[beso]] bat moztu zioten. Semearen momia bide bazter batean agertu zen, [[arratoi]]ek erdi janda. Gorpuak aztertu eta berehala ikusi zuten hain ederki kontserbatzea ez zela miraria izan; gorpuak ez zituzten ohi bezala enbalsamatu baltsamatu, disekatu egin zituzten, [[animalia]]k bezala.<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{bizialdia|1834ko|1860ko|Pastrana, Julia}}
[[Kategoria:Mexikarrak]]
[[Kategoria:Amerindiarrak]]
[[Kategoria:Momiak]]