«Ruben Ruiz»: berrikuspenen arteko aldeak

67 bytes removed ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
|egunkaria=argia}}</ref>, eta haurren esperientzietatik abiatuz, hauen errealitatera hurbiltzea lortzen du. Bere lehenengo obra 2002. urtean argitaratu zuen, ''Itsasoaren lezioa'', Enrique Morente euskal ilustratzailearekin batera. Urte bat beranduago, irudigile berarekin ''Azken giltza''; urte berean ''Txokolatezko atzamarra'' eta ''Eta txorimaloa mintzatu zen'' ere. Azken hau [[Elena Odriozola]]ren kolaborazioarekin. 2006an [[Jokin Mitxelena]]ren ilustrazioek lagunduta ''Nora joan da argia'' idatzi zuen, I. Etxepare Saria eskuratuz. 2007an lehenengo poesia liburua plazaratu zuen, ''Sekretuak belarrira''; eta gainerako liburuak ipuinak izanagatik ere, autorearen estilo poetikoa nabarmena da.
 
Bere literatur ibilbidean ''Anekdotak'' liburuarekin jaso ditu sari nagusienak, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (2009) eta Zarauzko udalak antolatutako XXVI. Lizardi Saria (2008). Ipuin oso laburrak biltzen dira bertan, mundura eta bizitzara irekitzen den begirada poetikoa eskainiz. Epaimahaiak autorearen estilo intimista eta minimalista nabarmendu du, euskal Haur eta Gazte Literaturako zenbait idazle ezagun gogora ekartzen gaituena, [[Mariasun Landa]] edo [[Juan Kruz Igerabide]] kasu; betiere autorearen unibertso pertsonalari uko egin gabe.<ref name=gazteaukera>{{eseu}} {{Erreferentzia
|url=http://www.gazteaukerakultura.ejgv.euskadi.eus/r58r46-801/es/contenidos/informacion/euskadi_sariak/es_sariak714/r01hRedirectConteu/contenidos/informacion/euskadi_litera_2009/es_literatueu_literatu/infantil.html
|izenburua=Premios2009ko Euskadi de Literatura 2009Sariak
|egunkaria=gazte aukeraeuskadi.eus}}</ref> Ilustrazioei dagokionez, [[Eider Eibar]]ren estilo pertsonalak ere atmosfera intimo hori sortzen laguntzen du.