Tsutomu Miyazaki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
32. lerroa:
 
Goiztiar jaio zen eta deformatuta bi eskuak; eskumuturrik gabe, besaurre osoa mugitu behar zuen eskuari bira egiteko. 5 urteko haurrak [[eskola jazarpen]]a jasan zuen kideengandik; eskuei iseka egiten zieten haiek eta Miyazaki erabat isolatuta bizi izan zen Itsukaichiko eskolaz geroztik.
 
Lagunek eta irakasleek diotenez, Miyazaki mutiko lasaia zen, bakartia, eta ez zuen lagunak egiteko gaitasun handirik. Idazten zituen entseguetan, bizitza arrunta eramateko nahia adierazten zuen, baina eskuak oztopo handia ziren horretarako. Manga irakurtzen ematen zuen denbora asko, gauean ere istorio haiek ezin utzirik.
 
Gazte azkarra zen eta Meidai Nakano Bigarren Hezkuntzako Eskolan sartzeko frogan kalifikazio altuean atera zuen. Hiru urtez, ordu pare bateko ikasketa eginez pasatu zituen, baina, gero, kalifikazioek beherantz egin zuten eta ez zuen, jada, ikasteko interesik. Horregatik hasi zen komikiak marrazten. Ingelera menperatzen zuen eta Meijiko unibertsitatean sartzeko asmotan zegoen, baina oso atzera geratu zen sarbidean eta argazkigintzan hasi zen, [[1983]]an, lanbide horretan tekniko bilakatu zelarik. Horrela, aitaren ezagun baten inprentan lan egiteko bidea izango zuen handik aurrera.
 
[[1980ko hamarkada]]ren erdialdera, Miyazaki gurasoen etxera joan zen bizitzera eta arreba zaharrenarekin batera egiten zuen lo, inprentatik gertu. Familia boteretsua zen eta aita herriko egunkariaren jabea zen, baina Miyazaki arazo batetik bestera zihoan. Auto bat oparitu zioten eta, mutilak gurasoek maitasuna eman beharrean, gauza materialak ematen zizkiotela esan zuen, ez ziotela entzuten. Bere buruaz beste egiteko ideiak ere etorri zitzaizkion garai hartan.
 
Etxeko harremanetan ere ez zebilen ondo. Bi arreba zaharrenek ez zuten berarekin ezer nahi eta aitona Shokichi zen interes apur bat erakusten zion bakarra.
 
Sexualki ere heldutasunera iristen ari zen. Ez zen bere adineko emakumeekin ibiltzen, gutxiago zela sentitzen zuelako. Konplexuak pil-pilean, sexu gosea bazuen, ordea, eta masturbazioa zen bere soluzioa. [[1984]]an, helduentzako pornografia asko zuen kontsumituta eta haur pornografiarekin hasi zen<ref>{{es}}https://books.google.com.ar/books?id=oZKvjj19UZEC&pg=RA1-PA30&lpg=RA1-PA30&dq=Tsutomu+Miyazaki+Itsukaichi&source=bl&ots=40iEBZdcFb&sig=wdnM-hYSdJPw1ZUWSZsFXtC8LAo&hl=es-419&sa=X&ei=0QrAUtDQLY2isATazICwDQ#v=onepage&q=Tsutomu%20Miyazaki%20Itsukaichi&f=false</ref>.
 
[[1988]]ko maiatzean, Miyazakik kolpe handia jasan zuen, aitona hil zitzaionean. Gorpua erre zutenean, errautsen zati bat jateari eman zion, ez baitzuen bere alde izan zuen hark alde egiterik nahi; berarekin gorde nahi zuen.
 
Gainera, aitonaren heriotzak familiatik urrundu zuen. Arreba batek zelatean harrapatu zuen dutxatzen ari zen bitartean eta alde egiteko egin zion oihu. Miyazakik, haserrearen haserre, eraso egin zion, tximatatik heldu eta burua paretaren kontra kolpatu zion. Amari ere eraso zion
<ref>{{en}}http://www.japantoday.com/category/crime/view/serial-child-killer-tsutomu-miyazaki-executed</ref>.