Stockholm: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
77. lerroa:
[[Fitxategi:Royal-Palace-Stockholm 2.jpg|thumbnail|220px|Errege Jauregia]]
 
Suedieraz ''[[Gamla Stan]]'' deitzen diote hiriaren alde zaharrari. Hiriaren erdialdeko uharte txiki batzuen gainean kokatuta dago, hiria sortu zen lekuan. Bertako kaleen trazadura Erdi Arokoa da.
 
Hiriaren alderdi honetako eraikin aipagarrienetako batzuk honakoak dira: [[San Nikolas katedrala (Stockholm)|San Nikolas katedrala]], suedieraz eskuarki ''Storkyrkan'' gisa ezagutua, XIII. mendean fundatu zen, baina XVIII. mendeko kanpoalde barrokoa dauka. Dorre bakarreko eraikin hau Suediako "adreiluzko gotiko"aren erakusgarri nabarmena eta Stockholmgo gotzainaren egoitza da. Hortik oso hurbil, estilo barrokoko [[Stockholmgo Errege Jauregia|Errege Jauregia]] dago (''Stockholms slott''), Suediako erregearen egoitza ofiziala (nahiz eta ez den bertan bizi, baizik eta [[Drottningholmgo jauregia]]n, hiriaren kanpoaldean). Nabarmentzekoak dira, halaber, Eliza Alemana (''Tyska kyrkan''), tamaina handiko eraikina, eta jauregi nahiz etxalde ugari: ''[[Nobleziaren etxea (Stockholm)|Riddarhuset]]'' (Nobleziaren etxea), [[Bonde jauregia]], [[Tessin jauregia]] eta Oxenstierna jauregia. Stockholmgo eraikinik zaharrena [[Riddarholmen eliza]] (''Riddarholmskyrkan'') da, XIII. mendekoa. Eliza honetan daude hilobiratuta Suediako errege-erreginak.
 
XV. menderako, hiria jadanik bere jatorrizko mugetatik haratago hedatuta zegoen. Garai horretako eraikin txiki batzuk, industria-aroa baino lehenagokoak, aurki daitezke, oraindik ere, Södermalm izeneko aldean.