François de Malherbe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+heriotza data
t barne lotura zuzenketa
1. lerroa:
[[Fitxategi:Louvre-Malherbe1.jpg|thumb|alt=|Malherberen estatua, Parisen]]
 
'''François de Malherbe''' ([[Caen]], [[1555]] - [[Paris]], [[1628]]ko [[urriaren 16]]a) frantses olerkaria izan zen. [[Angulemako Henrike]]ren idazkari izan zen Aachenen, hamar urtez. Angulemako Henrike hil ondoren Normandiara joan zen bizitzera. 1605ean, Vauquelin de La Fresnayek gortean aurkeztu zuen. Ondoren, Bellegardeko dukearen ezkutari eta Henrike IV.aren ganberako kide izan zen. [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII.a]] erregeak ere bere babespean izan zuen. Bizitzako azken urteak atsekabean murgildurik iragan zituen, bere seme Marc-Antoine hil ondoren. Idatzi zituen lehen olerkiak italiar poeten eragina zuten. Malherberen lanen ezaugarri nagusia formalismoa da, oso-osorik betetzen baititu bere garaiko poesiagintzaren arau guztiak. Gortearen ospakizunak eta erregeren balentriak kantatzen ditu batez ere. Hauek ditu lan azpimarragarrienak: ''Prière pour le Roi allant en Limousin'' (1605, ''Otoitza Limousinera doan erregeren alde''), Henrike IV.aren garaikoa; ''Ode pour le roi allant châtier la rébellion des rochellois'' (1628, ''Oda rotxelatarren matxinada zigortzera doan erregeren alde''), Luis XIII.aren garaikoa. Ospe handikoak dira, bestalde, Malherbek idatzi zituen gutunak.
 
{{DEFAULTSORT:Malherbe, Francois de}}