Stockholm: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
120. lerroa:
Alabaina, eta dituen arte-museo muntadunez hitz egin baino lehen, komenigarria litzateke bere originaltasun eta interesarengatik arreta oso berezia merezi duen museo aski berri bat (1990ean ireki zen) aipatzea: [[Vasa Museoa]]. Objektu bakar bat erakusteko eraiki zen: XVII. mendeko '''Vasa gerraontzia''', munduko gerraontzi boteretsuena izateko asmoz egina, 1628an bere inaugurazio-itsasoratzean hondoratu zena, diseinu-akats baten ondorioz. Hirurehun urte baino gehiagoz Stockholmgo uren azpian galduta egon ondoren, XX. mendean aurkitu eta itsaso azpitik atera zuten. Abentura horren guztiaren nondik norakoei buruzko azalpen zehatzak eta, garrantzitsuago dena, itsasontzia bera, urpean modu harrigarrian kontserbatu zena, erakusgai daude Vasa Museoan.
 
[[Suediako Museo Nazionala|Museo Nazionalak]] Suediako arte-bildumarik handiena dauka_dauka; 16.000 margo-lanmargolan eta bestelako 30.000 arte-lanartelan. Bildumak XVI. mendean du sorrera, [[Gustavo I.a Vasa|Gustav Vasa]]-ren garaian, eta harrezkero handituz joan da, [[Rembrandt]] eta [[Antoine Watteau]] bezalako artisten lanekin, eta Suediako arte-ondarearen funtsezko osagaiak ditu, hala nola Alexander Roslin, Anders Zorn, Johan Tobias Sergel, Carl Larsson, Carl Fredrik Hill eta Ernst Josephson bezalako artisten obrak.
 
Arte Modernoaren Museoa (suedieraz, [[Moderna Museet]]) da Suediako arte modernoaren museo nazionala. Dituen obren artean aipagarri dira [[Pablo Picasso|Picasso]] eta [[Salvador Dalí]]-renak.