Titivillus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Kategoria:Kondairak gehitua HotCat bitartez
4. lerroa:
== Historia ==
=== Lehen aipamenak ===
[[1285]]ean, [[Oxford]]en, [[Johannes Wallensis]] frantziskotarraren ''Tractatus de Penitentia'' lanean “''Titivillus''” izena idatzita agertu zen lehenengoz. {{lang|la|“''Fragmina verborum titivillus colligit horum / Quibus die mille vicibus se sarcinat ille''”}}, zioen [[galestar]]raren testuak; alegia, Titivillusek hitz hauen zatiak biltzen ditu, eta horiekin mila aldiz betetzen du bere zakua, gutxi gorabehera itzulita. Hurrengo mendearen hasieran [[Petrus Palude]] [[Jerusalem]]go patriarkak ere deabru berriaren izena aipatzen du<ref name=aa>{{erreferentzia|izena= Nagore |abizena= Irazustabarrena |url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2095/titivillus |izenburua= Titivillus |aldizkaria=[[Argia (aldizkaria)|Argia]]|data= 2007-07-01 |postscriptum= CC-BY-SA lizentzia}}</ref>.
 
Titivillusek bere zakua egunero mila aldiz bete behar zuen monje kopiatzaileek idaztean egiten zituzten akatsekin. Ondoren, Titivillusek Deabruari akatsen berri eman behar zion. [[Deabru]]ak akatsa eta akatsaren egilea liburu batean jasotzen zituen, gero, [[Azken Epaia]]n irakurtzeko. Monasterioko egunerokotasun errepikakorrean eta, bereziki, [[izkribu]]ak eskuz kopiatzeko lanean arreta ez galtzea zaila zen monjeentzat eta ohikoak ziren akatsak.<ref name=aa></ref>.
 
Baina arreta galtzea [[bekatu]]a zen. Horregatik Titivillusen mehatxua asmatu zuten, ahalik eta errakuntza gutxien egiteko motibazio moduan. [[1325]] eta [[1328]] urteen artean idatzitako ''The Cloisters Manuscript''en, esaterako, hamabost [[santu]]ren izenak idaztea ahaztu zitzaien eta beste hogeita hamarren izenetan akatsak zeuden. Baina Titivillusen presentziak eragina izan zuen, eta [[monje]] izutuak gero eta errakuntza gutxiago egiten hasi ziren.<ref name=aa></ref>.
 
=== Garapena ===
Titivillusen betebeharra aldatu egin zen [[XV. mendea]]n, izan ere, ez zituen soilik akatsak bilduko, akatsak sortzen hasi zen. Betebeharra aldatzearekin aurreko [[mende]]etako bekatu kopuru bera jasotzea lortu zuen zuen Deabruari eramateko. Hau da, [[unibertsitate]]en gorakada zela-eta, idazlariak lanez gainezka zebiltzan, eta baldintza horietan akatsen zakua nahigabe betetzen zen. Baina erantzukizuna ez zen kopiatzaileena; akatsen egilea Titivillus bera zen. Modu horretan, etsai izan zena idazlarien zaindari bihurtu zen; [[patroi]]ak errua beregain hartzen zuen.<ref name=aa></ref>.
 
=== Gainbehera ===
[[Errenazimentu]]aren hastearekin, Titivillusen izena gutxiago agertzen hasi zen. Garai berrietara moldatu eta [[inprenta]]ko akatsen atzea bera zegoela uste izaten zen. [[1561]]ean argitaratutako ''Anatomy of the Mass'' liburuak 172 orrialde zituen berez; bada, beste hamabost erantsi behar izan zizkioten hutsen zerrenda biltzeko.<ref name=aa></ref>.
 
Gaur egun, ''[[Oxford English Dictionary]]'' hiztegiak hainbat akats tipografiko izan ohi ditu bere ediziotan, baina azken 50 urtetako edizio guzti-guztietan, Titivillus aipatzen den orrialdean akats bana topa daiteke.<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==
22. lerroa:
 
[[Kategoria:Deabruak]]
[[Kategoria:Kondairak]]