Espainiako borboien berrezarkuntza Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Loturak
38. lerroa:
== Politika homologazioa eta desberdintasunak ==
[[Fitxategi:Cánovas Madrazo.jpg|thumb|left|Canovasen[[Antonio Cánovas del Castillo|Canovas]]en irudia]]
Baina 1876an gertaturiko aldaketak ez ziren aipatu direnak bakarrik izan. Esan da lehen zeinen handia izan zen garai hartakoentzat urte haren eragina. Belaunaldi oso bat, bai politikan, bai gizartean, XX. mendearen lehen urteetan oraindik ere bizirik zena, markatu zuen foruen ezeztatzetzat ulertzen zuten gertaera hark; izan ordea, ezeztatzea baino askoz gehiago zen, errotik aldatu baitzituen hiritarren esku hartze publikoa gertatzen ziren espazioak. Izan ere, urte hori arte gutxi gorabehera, Hego Euskal Herrian, baina baita handik kanpora ere, udala zen, edo gehienera jota probintzia, oinarrizko dimentsioa, gizartearena nahiz politikoa. Oso jende kopuru mugatu baten baitan egiten zen agintarien izendatzea edo hautatzea, [[kooptazio]] sistemaz ia, lekuan lekuko eliteen artean. Elite horiek defenditzen zuten huraxe zen, gizartearen ustez, guztien ongia, baita eliteetako kideak, izenez, kontrako alderdikoak baziren ere.
 
96. lerroa:
== Bizkaiko modernotasuna eta beste probintzietako jarraitasuna ==
[[Fitxategi:Bilbao - Estacion de FEVE Concordia 08.jpg|thumb|Víctor[[Victor TxabarrirenTxabarri]]ren estatua [[Bilbao-Concordia geltokia]]n.]]
Gizartean azaleratzen ari ziren ekonomia eta gizarte aldaketen errealitateak eta bultzadak mugatu zuten euskal politika.
 
160. lerroa:
 
== Masen agertzea eta Errestaurazioaren krisia ==
[[Fitxategi:Indalecio Prieto.jpg|thumb|left|[[Indalecio Prieto]].]]
Europako gizartean XX. mende hasieran izandako aldaketa sakonak antzeman ziren, maila desberdinetan, euskal probintzietan ere. XIX. mendeko gizarte tradizionalak beste bati utzi zion lekua; aurreko ordena hautsiz, masak noranahi heltzea zen gizarte berri horren ezaugarri nagusia.
 
200. lerroa:
 
== Euskal pluralismoa ==
[[Fitxategi:SabinoAranaTxapeldun.jpg‎|thumb|[[Sabino Arana]].]]
[[Juan Pablo Fusi]]k bere garaian esan bezala, Errestaurazioko euskal gizarteak -gerora Errepublikarenak bezala- pluralismo bat adierazi zuen. Honela definitzen zen kultura eta politika pluralismoa [[Horace Kallen|Horace M. Kallenen]] proposamen batetik abiatuta: Ezaugarri nagusia bere baitan talde kultural eta etniko desberdinak izatea duen lurralde errealitatea, elkarren ondoan harmoniaz bizi diren taldeak eta kultura baterakor batean elkartu gabeak. Gure kasuan, lehen ondorioa oraindik ere agerikoa gaur, nortasun bateratzaile bat ez izatea da, aitzitik, kultura desberdinak izatea.