Animalien inauteria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
== Idazlea ==
 
[[Felipe Juaristi]], [[1957]]an jaio zen [[azkoitia]]rrak, [[Euskal literatura]]n izena bermatzea lortu du argitaratutako zenbait lani esker. Obra, honekin [[Euskadi saria]] lortu zuen 2000. urtean. Honetaz gain, beste zenbait obra garrantzitsu idatzi ditu, besteak beste, Lizardi Saria lortu zuen Tristuraren teoriarekin [[1993]]an, Ilargiaren lapurra [[1993]]an Animalien Inauteriaren aurrerapena delarik. '''''Animalien Inauteria'''''ri buruzko[[1999]]an esaldiargitaratu batzen eskeinieta honi buruzko esaldi zuenbatek idazleakhonela berakdio:''
 
Ilargi lapurra, Animalien inauteriaren oinarria da. Bietan espazioa eta denbora berbera erabiltzen dut, basoa eta denbora lineala. Batetik bestera, bost urte igaro dira eta basoa guztiz aldatu da. Horixe da, finean, helarazi nahi nuena, basoan, kalean baina luzeagoak betetzen direla bost urte.'' (Zubeldia, 2004)
 
12 urtetik aurrerakoentzat dago gomendatua duen hizkuntza poetikoagatik, baina Galtzagorri elkarteak dioenez, gaia erraz ulertzekoa denez, 8 urtetik aurrerakoentzat gomendatu daiteke baita ere.
 
== Egitura ==
<ref>{{Erreferentzia
|egilea = Laura Sagastume
|izenburua = Animalien inauteria
|egunkaria = Behinola 2. zenbakia, 2000ko apirila Bi azukre koxkor}}</ref>
Hiru maila desberdin sailkatzen ditu egituraketari dagokionez: espresio mundua, eraketa eta moldapen sinboliko zein poetikoa eta mundu ideologizatua, azkenik.
 
=== Espresio mundua ===
 
Animalien izaera eta itxura gizon eta emakumeena baina askoz ere hobeto definituak daude. Animaliek hartzen dute ipuinaren protagonismo gehiena, normalean gertatzen ez den bezala. Bestetik, idazleak bi erreferente nagusi ditu, batetik euskal literaturan idatzi izan diren alegiazko ipuin guztiak, eta bestetik, [[George Orwell]]en ''Abereen etxaldea'', honek ere, alegoria politikoa kontatzen duelako.
 
=== Kontakizun-legeak eta sinbolismoa ===
 
Liburuan egiten den kontakizun bidea oso lineala da, espazioa eta denbora oso garbiak dira. Kapituluak hasteko adibidez denboralizazio errelak erabiltzen ditu: Egunaren senti sentian, iluntzean, biharamun goizean... Gainera, liburu osoa aste oso batean zehar igarotzen da eta beraz, egunkari baten moduan erabiltzen du denboraren trataera. Espazioari dagokionez ere oso toki finkoetan gertatzen da guztia: basoan, gizon emakumeen herrian eta azeriaren espazio galdu eta amestuan.
 
===Ideologia===
 
Idazlearen hitzetan, haurrei mezu bat erakutsi behar zaie, kasu honetan aldamenekoa onartzen. Errespetu horretatik, naturan oreka bat dagoela eta oreka hori denok gozatzen dugula irakatsi nahi du. Gaur egun kausatzen den arrazakeriarekin oso lotuta dago paradigma hau, horregatik, 12 - 14 urteko gazteei mezu hau zabaltzea garrantzitsua ikusten du, prebentzio moduan bada ere.
 
Demokrazia bezalako kontzeptuak ere defendatzen dira : <<Nahiko nuke basoa guretzat bakarrik balitz, baina iruditzen zait gauzak dauden moduan ezinezkoa dela. Denok bizi behar dugu basoan.>> (49.orria)
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Felipe Juaristi]]