Urtebete itsasargian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
25. lerroa:
'''''Urtebete itsasargian''''', [[Miren Agur Meabe]] euskal idazleak [[1936]]ko gerrari buruz idatzitako liburu historiko nahiz fikziozkoa da. Jon 13 urteko gaztetxo bilbotar bat da eta gerraren ondorioz, Garraitzeta izeneko herrira bidaliko dute Alejandro izeneko bere osaba farozainarekin bizitzera. <ref>http://aralarbhigazteliteratura.blogspot.com.es/2010/01/urtebete-itsasargian.html</ref> <ref name=elkar/>
 
Urtebetez egongo da Jon bere osabarekin bizitzen, eta bitarte horretan gertangerran jazotzen ari denaren inguruko gertaera nagusiak ezagutuko ditugu bere ikuspegitik. Gertaera hauek, modu ezberdinetan jasoko ditu Jonek, batzuk irakurri edo entzunak izango ditugu eta beste batzuk berak biziko ditu... Gerraren gertaera nagusiak ezagutzeaz gain, [[euskal kultura]]n garrantzitsuak izan diren gertaera eta pertsona batzuen izenak ere agertuko zaizkigu: [[Lauaxeta]], [[Erkiaga]], [[Zubikarai]], [[Aitzol]]... <ref name=elkar/>
 
Hau guztiaz gain, Jonek bizipen berriak ere biziko ditu; lehen maitasuna izango da horietako bat, Mirra izeneko neska ijito baten eskuetatik. <ref name=elkar>http://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=g81.109015</ref> <ref>http://www.aiaraldea.eus/proposamenak/literatura/urtebete-itsasargian</ref>